AJA


AJA (Antolakuntza eta jarduera araudia).

Antolakuntza eta jarduera-araudia (AJA) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako berezko dokumentua da. Agiri hori derrigorrezkoa da Euskal Eskola Publikoaren Legeko 29. artikuluak hala ezarri duelako.

AJAren eduki minimoak zein izan behar duen zehaztu da.

Dokumentu horretan honako azalpenak agertu behar dira:

  • Ikastetxearen antolamendurako eta funtzionamendurako egituraren definizioa.
  • Zenbait arau, hezkuntza-komunitateko kide guztien arteko begirunea eta bizikidetza bermatzeko, eta aretoak nahiz instalazioak egoki erabiliko direla ziurtatzeko. Arau horiek demokratikoak izan behar dute; hau da, eskola-komunitateko kide guztiek hartu behar dute eskubideak errespetatzeko eta betebeharrak betetzeko konpromisoa.
  • Ebaluazioetan erreklamazioak egiteko araubidea.