Ausardia


Ausardia proiektua.

Proiektu honetan FOL eta EIE moduluak batu egiten dira, eta bien edukiak erronken bidez lantzen dira.

Lehenengo erronka nagusiak laneko arriskuen prebentzioa lantzen du enpresan. 2. mailako ikasleek prestakuntza eman behar diete lehen mailako ikasleei, arriskuei eta haien prebentzioari buruz, zikloan erabiltzen diren espazioetan.

Bigarren erronka nagusian, ikasleek enpresa bat lortu behar dute Lantokiko Prestakuntza egiteko. Horrela, ekimena, komunikazio-gaitasuna, curriculum vitaea, aurkezpen-gutuna, lan-elkarrizketa landu behar dituzte.

Hirugarren erronka nagusian, ikasleek enpresa propioa sortu behar dute. Horretarako, lehen sektorea, Aiarako haranean oso garrantzitsua dena, egiten ari diren heziketa zikloarekin lotzea proposatzen zaie.

Erronka hauetan, sortu duten enpresan gauzak gertatuko dira:

  1. Langileak kontratatzea
  2. Kontratuak egoera desberdinetan etetea
  3. Kontratuak egoera desberdinetan amaitzea

Gure ustez, horrela, ikasleek gaitasun teknikoak modu autonomoan hartzen dituzte, errealitatetik oso gertu, eta aldi berean lantzen dituzte benetan garrantzitsuak diren zeharkako gaitasunak: autonomia, talde-lana, inplikazioa, errespetua. ahozko komunikazioa, idatzizko komunikazioa.