Hedatze


Zer da?

Hedatze proiektuaren barruan, Zaraobe Institutuak irakasgai guztiak eta legez ezarritako ordu guztiak goizez eskainiko ditu; eta arratsaldez, astelehen, astearte eta asteazkenetan ikasleek 15:00etik 16:20ra Institutuan lan egiteko aukera izango dute, eta ikastetxeak duen azpiegitura guztia izango dute horretarako. Horrela, laguntza indibidualizatuak ezarriko dira hainbat irakasgaitan, baita sormen-tailerretan lan egiteko aukera ere egongo da.

Proiektu honek ikastetxeko antolaketan bi jarduera mota desberdintzen ditu: alde batetik, eskola-orduak (goizez), derrigorrezkoak ikasleentzat, eta bestetik eskolaz kanpokoak (Hedatze), doakoak, borondatezkoak baina bertaratze konpromisoarekin. (Batzuk urritik maiatzera artekoak, beste batzuk hiruhilekoak).

Ordutegia