Aukerak-tzen
Zer da?
Aukerak‑tzen ZARAOBE Institutuan arratsaldez eskaintzen den programa berria da. Ikasleen beharrei erantzuteko diseinatuta dago, eta laguntza akademikoa, indartze espezifikoak eta autonomia garatzeko espazioak biltzen ditu.
Ordutegia
Astelehen, astearte eta asteazkenetan ikasleek 15:00tik 16:30ra Institutuan lan egiteko aukera izango dute, bi txandatan (15:00-15:45 ikasle garraiatuak) eta ( 15:45 / 16:30 ikasle ez garraiatuak)
Programaren barruan egingo diren jarduerak honako hauek dira:
-
Tailerrak (arlo desberdinetakoak, gaitasunak garatzeko)
-
Pendienteak berreskuratzeko saioak
-
Indartze akademikoak hainbat ikasgaitan
-
Speaking saioak ahozkoa lantzeko ingelesez, (irakasle natiboarekin)
-
Etxerako lanak egiteko txokoa.
Helburua da ikasleei arratsaldeko laguntza integrala eskaintzea, ikasketa‑prozesua sendotuz eta ikasleen erritmo eta beharretara egokituz.

