Aurkezpena

Aurkezpena

Erabakitzen lagunduko dizugu. Horretan datza gure Orientazio zerbitzua, ezagutzen zaitugu eta zure ibilbide akademiko perfektua aukeratzera orienta zaitezke. Horretarako, gure taldeak GAPPArekin (Amurrioko Udaleko Laguntza Psikologiko eta Pedagogikoko Kabinetea) eta Hezkuntza Sailaren menpeko Berritzeguneko aholkulariekin koordinatuta lan egiten du. Dena helburu bakar batekin: zure ibilbide profesionala.

Elkarrekin lan egiteak aukera ematen digu gure ikasleei ikuspegi osoagoa emateko. Ikasleak zerbitzu horietara institutuaren bidez bideratzen dira beti, tutoreen eta orientatzaileen bidez.

Zaraobe orientazio taldea

Talde bezala gure helburua eskola inklusiboa sustatzea da.Horretarako, Zaraoben hiru profesional ditugu eta horiekinharremanetan jar zaitezkete izena adieraziz, zauden ikasturtearenarabera:

“Ikasle guztiek ahalik eta gehien garatu behar dituzte euren gaitasunak eta ahalmenak beren proiektu pertsonal, sozial eta profesionala eraikitzeko gai izateko”

Gure orientazio zerbitzuaren helburuak

1Aniztasunari erantzutea
  • Ikasleek dituzten ikasteko zailtasunak, detektatzea eta behar den kasuetan ebaluazio psikopedagogikoa egitea, eta antolaketarako, metodologiarako, hezkuntza indartzeko eta, hala badagokio, curriculum egokitzeko neurriei buruz aholkatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Ikastetxeko irakasleei aholkuak ematea ikasleen zailtasunen aurrean era egokiagoan aritzeko.
2Orientazioa eta tutoretza
  • Ikastetxeko ikasleentzat orientazio profesionaleko programa bat prestatzea etapa ezberdinetarako, ibilbideak eta ETORKIZUNA profesional aukeratzeko garaian berdintasuna sustatuz.
  • Tutoretza-plana prestatzen laguntzea eta maila bakoitzeko tutoreekin koordinazio-bilerak izatea.
  • Ikasleei eta familiei aholkuak ematea, garapen pertsonalari eta akademikoei buruzko gaietan, hezkuntza-etapen arteko trantsizioan eta hezkuntza-ibilbidea hautatzerakoan.
3Bizikidetza
  • Bizikasi ekimeneko talde dinamizatzailean kide aktibo gisa parte hartzea.
  • Talde dinamizatzailearekin batera, bizikidetza-arazoen prebentzio eta ebazpenaren kudeaketako buru izatea.
  • Ikastetxean sor daitezkeen jokabide-arazoei aurre egiten eta horrelakoak konpontzen laguntzea.