Beste tramiteak


Baliozkotzeak eta salbuespenak

Baliozkotzea da egiaztatzea prestakuntza bat beste batek gainditzen duela. Ikasleak baliozkotzea eskatu nahi duen moduluan matrikulatuta egon behar du. Heziketa zikloak osatzen dituzten lanbide moduluak baliozkotzen dira.

Salbuespenak balio du ondorio akademikoetarako. Modulu edo gai bat liberatzean datza, indarrean dagoen araudian jasota egon behar duten arrazoiengatik.

Deskargatu izapide horiei buruzko informazio guztia, botoi hau sakatuz:

Baliozkotzeen eta salbuespenen dokumentazioa deskargatzea Baliozkotze-taulak deskargatzea

Ezeztapenak (bajak, ukoak, lekualdaketak)

Bajak (abenduaren 31 arte)

Matrikula deuseztatzeak baja ekarriko du eskatzen duen pertsona matrikulatuta dagoen ziklo horretako lanbide modulu guztietan. Halaber, inplikatuko du pertsona ez dela ebaluatuko eta ez dela agertuko ikasturte amaierako ebaluazio aktetan. Deuseztapena agiri bidez justifikatu beharko da, eta arrazoiak hauek izanen dira:

  • Ikaslearen gaixotasun luzea.
  • Lanpostu batean sartzea, ikasketetarako dedikazio normala eragotziko duena.
  • Ikasketetarako dedikazio arrunta galarazten duten norberaren edo familiaren betebeharrak.
  • Zuzendariak antzemandako aparteko inguruabarrak.

Matrikula bertan behera uzteko edo ziklo batean baja emateko epea abenduaren 31n bukatuko da.

Baja idazkaritzan tramitatuko da.

Uko egiteak (azken ebaluazio bakoitza baino hilabete bat lehenago)

Lanbide modulu bakoitzerako aurreikusitako deialdiak ez agortzeko, ikasleek bi aldiz egin ahal izanen diote uko heziketa zikloetako lanbide modulu bakoitzaren ebaluazio eta kalifikazioari.

Deialdiari uko egiteko eskaera, agiri bidezko egiaztapenarekin batera, ikastetxeko idazkaritzara igorri beharko da, ebaluazioa egin baino hilabete lehenago gutxienez.

Ikastetxeko zuzendaritzak ebatziko du eta aldekoa izanen da, betiere bajaren atalean aipatzen diren inguruabarretako bat gertatzen bada.

Eskaeraren aldeko ebazpena ematen denean, egoera hori ebaluazio aktetan adieraziko da, ebazpen honen kopia bat interesdunaren ikasketa espedienteari erantsiz.

Lekualdaketak

Bigarren mailan ziklo bereko lehen kurtsoa gainditu zuen ikastetxea ez den beste batean matrikulatu nahi dutenek ikasketa-espedientea lekuz aldatzeko eskabidea aurkeztu beharko dute matrikulazio-aginduan ikasturte bakoitzerako adierazitako epea amaitu baino lehen.

Lekualdatzearen eta matrikularen onarpena epe hori bukatuta plaza libreak geratzen direnean bakarrik egin ahalko da.

Edozein baliogabetze-kasuri buruz zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Idazkaritza Birtualaren bidez.

Ziurtagiriak eta titulu-eskaera

Ziurtagiriak

IKASGUNEA atarian, ikasturte honetako matrikularen eta hezkuntza-etapa baten amaieraren ziurtagiriak lor ditzakezu (ikasketak osorik egin dituztenentzat, 2015/2016 ikasturtetik aurrera).

Horretarako, alta eman behar duzu atari horretan, eta “Ikasketen historiala eta ziurtagiriak” atalera joan. Hor aurkituko duzu zure dokumentazioa.

Aurtengo ikasturteko matrikula-ziurtagiria nahi baduzu, IKASGUNEA atariko "Matrikula-ziurtagiria eskatu" atalean klik eginda, egin eskaera.

Tituluaren eskaera

Modulu guztiak onetsi eta dagozkien aktak itxirik, titulua ikastetxeko idazkaritzan eskatuko da eta esleitutako tasak ordainduko dira.

Tituluen edo ziurtagirien eskaerei buruzko zalantzarik baduzu, jarri harremanetan Idazkaritza Birtualaren bidez.

Titulazio osagarriak

DBHG

Oinarrizko LHko titulua lortzen duten ikasleak irakasle taldeak proposa ditzake DBHko titulua (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatua) lortzeko, baldintza jakin batzuk betetzen baditu.

Euskararen ziurtagiriak

Heziketa Zikloa B+ ereduan egin eta ziklo bakoitzari dagokion curriculumaren %50 baino gehiago euskaraz egin duten ikasleek B1 mailaren baliokidea den ziurtagiria jasoko dute Erdi Mailako Zikloetarako eta B2 mailaren baliokidea den ziurtagiria Goi Mailako Zikloetarako.

Europako ziurtagiriak

Erasmus+ programa osatu duten ikasleei Europass Mobility-ren ziurtagiriak emango zaizkie. Europako beste herrialde batean lortutako ezagutza eta trebetasunak biltzen dituen dokumentua da, baita enpresaren egonaldi-amaierakoa ere (Attendance).

LP - Lantokiko Prestakuntza

LP edo Lantokiko Prestakuntza modulua amaitzen duten ikasleei LP titulua emanen zaie.

Lanbide Heziketa Duala.

Dual Lanbide Heziketa amaitzen duten ikasleei praktikak Dualen egin dituztela egiaztatuko zaie.

Mekatronikako prestakuntza eleanitza

Modalitate honetan mekatronika industrialeko heziketa zikloa bukatzen duten ikasleei, zikloaren atal bat ingelesez egin dutela egiaztatuko zaie.