HEDATZE

2025

Ikusi hemen!

LANBIDEKO IKASTAROAK, MARTXAN!

2025

Matrikulazio prozesua

Azken albisteak

31/01/2026

DBH aurrematrikula otsailaren 2tik 13ra

2026eko otsailaren 2tik 13ra arte zabalik dago Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 2026-2027 ikasturterako matrikulatzeko epea. Honako estekan topatu ahal izango duzue informazio guztia. Eta dokumentu honetan onarpen-prozesuaren egutegia:
21/01/2026

Ate Irekiak DBH 26-27 ikasturtea

26-27 ikasturtean Zaraobe BHI-n DBH ikasketak egiteko asmoa duten ikasleentzako ate irekiak:  Urtarrilaren 27an eta 28an ATE IREKIEN JARDUNALDIA izango dugu Urtarrilak 27, asteartea  (herrietako familientzat) Urtarrilak 28, asteazkena (Amurrioko familientzat) 17:00etan Ikastetxeko Areto Nagusian
18/01/2026

Irakurzaletasuna… eLibrum programa

IRAKURZALETASUNA, ulermena indartzeko proiektua “Irakurri irakurtzeagatik“. Irakurketaren gozamena sustatzen duen proiektua da. Liburuez disfrutatzea ingurune lasai eta  ludiko batean.  Proiektu hau plataforma digital baten bidez, Elibrum, garatzen da. Plataformak aisialdiko irakurketa sustatzen du euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Irakurtzeko ohitura pizteaz  gain, Elibrum komunitate irakurle bat sortu nahi du, ludifikazio-elementuak erabiliz […]
14/01/2026

LITERATUR LEHIAKETA

“Idazle sentitzen zara? Agian… poetaren arima duzu?  Zurea mikroipuinak dira? Abian da gure literatura lehiaketa. Zaraobeko ikaslea bazara, testuak hizkuntza mintegietan eman ditzakezu. Animatu!! 2026eko martxoaren 2ra arte daukazu.” https://zaraobe.net/wp-content/uploads/25-26-LITE-LEHIAKETA.pdf LEHIAKETAREN OINARRIAK 1.- 2025-2026 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago.2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira, euskaraz, […]
17/12/2025

ESKOLA GARRAIORAKO BANAKAKO ESLEIPENAK

Eskola-garraiorako banakako dirulaguntzetarako deialdia 2025-2026 ikasturterako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Oinarrizko Lanbide Heziketa, Batxilergoa eta Erdi Mailako Heziketa Zikloak egiten dituzten ikasleentzat. 2025-2026 ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako ikasleek
17/12/2025

ATZERRIAN UDAKO EGONALDIAK EGITEKO DEIALDIA 

Hizkuntza-ikastaroak  atzerrian. 2026ko uda. 2026KO UDAN ATZERRIAN EGONALDIAK EGITEKO DEIALDIA Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazen eskaintza, 2026ko udan, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleei zuzendua. Hizkuntza-ikastaroak atzerrian – 2026ko uda […]
11/12/2025

AIARALDEKO I. ENPLEGU AZOKA

Aiaraldea Lanean-ek, Fundación Vitalekin elkarlanean, Aiaraldeko langabeei zuzendutako enplegu-azoka bat antolatzen du.    Azoka honetan honakoak egin ahal izango dituzu:  – Aiarako eskualdeko erreferentziazko enpresekin zuzenean elkarrizketatu.  – Zure irudi profesionala eguneratu gure argazki-set profesionalean zure curriculuma eta sare sozialak egiteko argazki batekin. Azoka 2025eko abenduaren 11n egingo da Laudioko Garapen […]

Zaraobetik pasatu dira...

  • Nire ibilbidea Zaraobe institutuan gorabeheratsua izan zen, momentu onak eta txarrak izan nituen. Baina 4 urte igaro ondoren Bigarren Hezkuntzan, eta beste bi urte Batxilergo teknologikoan, Laudion Automatizazio eta Errobotika industrialeko Heziketa Zikloa egitea erabaki nuen, eta Mekatronika industrialeko beste Heziketa ziklo bat Zaraoben. Duala egin ondoren, une honetan ia 5 urte daramatzat Laudioko Envases enpresan. Beraz, karrera bat ala Lanbide Heziketa egiteko zalantzan dauden guztiei esango nieke, bi aukera horiek lan bat aurkitzeko unean irteera onak dituztela.
    David Jiménez
  • Foto de Carmen Uribarren
    Urte asko itxaron ostean Gizarteratzearen Goi mailako zikloa ikasteko aukera heldu zitzaidan. Duela bi urte, nire asmoa Curriculum-a handitzea baino ez zen, lanean nengoen eta. Kurtsoa ilusioz hasi nuen, gazteez eta helduren batez inguratuta. Hilabete bat pasa ostean gaixotu nintzen eta ikasketak utzi behar izango nituela pentsatu nuen; eskerrak, ez zen horrela, eta zikloa osatzen zuten pertsonei esker bereziki, ikasketak amaitzea lortu nituen. Esan dezaket, niretzat, ikasketak terapeutikoak izan ez ezik lanaren arloan oso lagungarriak ere izan direla. Gaur, hezkuntzan lanean nabil. Mila esker aukera berri hau emateagatik.
    Carmen Uribarren
  • Zaraobe Institutuan graduatu ondoren, kirolarekiko nire pasioa jarraitzea erabaki nuen, eta Gasteizko Unibertsitatean (Euneiz) izena eman nuen Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak ikasteko. Euneiz unibertsitate berria den arren, ikasleen eta irakasleen arteko harremana hurbila da, elkarlaneko giro dinamikoa sortuz. Eskola praktikoak oso baliagarriak izan dira, bai profesionalki, bai pertsonalki, etengabeko ikaskuntza eta hazkundea sustatuz.
    Julene García
  • Zaraobe Institutuan DBH eta Batxilergo Zientifikoa ikasi nituen. Egia esan, oroitzapen politak datozkit burura garai horietaz gogoratzean, bidean alboan izandako ikaskideengatik zein institutuan izandako irakasleen sostenguagatik. Zaraobe ostean, Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate-Eskolan ikasketak jarraitu nituen. Egun, emagin espezialitatea egiten nabil Gironan. Hala ere, nire asmoa Euskal Herrira bueltatzea da, erizainen (zein emaginen) lan-eskaintzak nahiko egokiak direlako, beste autonomia erkidegoekin alderatuz.
    Iratxe Ganzabal
  • Zaraobe Institutuan izan dudan esperientzia funtsezkoa izan da nire hezkuntza- eta lanbide-garapenean. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarekin hasi nintzen eta Batxilergo Teknologikoarekin jarraitu nuen, ondoren Mekatronika Industrialeko Goi Mailako Graduarekin. 8 urte eman nituen zentro horretan, eta esperientzia aberasgarriak eta hezitzaileak bizi izan nituen. Gero, Laudioalden bi goi mailako ikasketak egin nituen eta Errioxako Unibertsitatean graduondoko bat, Mubea Inauxan mantentze teknikari lanetan ari nintzela. Eskertuta nago jaso nituen aukerengatik eta laguntzagatik, bai prestakuntzan, bai lanean.
    David Izquierdo

Jarri harremanetan.

Zalantzak, galderak? Gustura lagunduko dizugu!

    Arduraduna/IFK: ZARAOBE BHI - S-4833001-C. Ikastetxearen izenean, ematen diguzun informazioa tratatzen dugu, gure produktu eta zerbitzuei buruzko publizitatea edozein bidetatik bidaltzeko (posta, posta elektronikoa edo telefonoa). Jarduerari uzteko eskatzen ez den bitartean gordeko dira emandako datuak. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legezko betebeharren bat dagoenean izan ezik. Eskubidea duzu baieztatzeko ea ZARAOBE BHIn zure datu pertsonalak tratatzen ari garen. Beraz, eskubidea duzu zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko edo ezabatzeko, datuak jasotako helburuetarako beharrezkoak ez direnean.