Literatur lehiaketa


Zer da?

ZARAOBE institutuak 25 urte daramatza lehiaketa hau antolatzen, ikastetxeko gazteen artean literatur sormena sustatzeko helburuarekin. Hizkuntza gaitasunaz gain, irudimena eta asmamena garatzea da helburua. Literatura-lehiaketa Euskara eta Gaztelania Mintegiek koordinatu eta zuzentzen dute, Ingeles Sailaren laguntzarekin. Guztien artean irakurzaletasuna eta idazketa bultzatzen saiatzen dira. Hala, testuak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez aurkez daitezke, bai prosan bai bertsotan. Ikasturte honetan 80 lan aurkeztu dira: 51 gaztelaniaz idatziak, 31 euskaraz, 5 ingelesez eta 3 frantsesez.

Lehiaketaren oinarriak.

Lehiaketaren oinarriak honako hauek dira:

  1. Lehiaketa hau Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzat bideratuta dago.

  2. Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira, euskaraz, gaztelaniaz , ingelesez edo frantsesez. Gaia librea da. A-4 neurriko orrietan, inprimaturik eta euskarri informatikoan, alde batetik eta tarte bikoitzez idatzirik aurkeztuko dira. Gehienez narrazioan zortzi orrialdeko lana izango da, poesian 30 bertsokoa.

  3. Hizkuntza bakoitzean hiru kategoria izango dira: DBHko 1. eta 2. maila; DBHko 3. eta 4. maila eta Batxilergoa.

  4. Ikasle bakoitzak modalitate bakoitzean ezingo du lan bat baino gehiago aurkeztu.

  5. Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira idazlearen goitizena eta ikasmaila adieraziz. Barruan, beste kartazal txikiago batean, goitizenari dagozkion argibideak emango ditu.

  6. Lanak jatorrizkoak izango dira eta martxoaren 1a baino lehen aurkeztuko dira Euskara, Gaztelania edo Ingelesa departamentuetan.

  1. Poesia eta prosa modalitatean 40 euroko opari-txekea izango da saria DBHko 1.zikloan eta 60 eurokoa beste modalitateetan.

  2. Epaimahaia Zaraobe Institutuko kideek osatuko dute. Erabakia apirilaren 2. hamabostaldian jakinaraziko da.

  3. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta modalitate batzuk saririk gabe gera daitezke. Halaber, aurkeztutako lanen mailarengatik akzesitak eman daitezke, 30 euroko saria izango dutelarik. Saria jaso ahal izateko ezinbestekoa da lan saridunak formato digitalean ematea.

  4. Saritutako lanak Institutu honen jabegopean geratuko dira. Besteak pertsonalki jaso ahal izango dituzte lehiakideek.

  5. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena eskatzen du.

Irabazleak.

Hemen literatura lehiaketaren irabazleak kontsultatu dezakezu:

Saritutako lanak 2022/23 Saritutako lanak 2021/22