Eskola jantokia
Gure institutuak hogei urte baino gehiago daramatza jantoki zerbitzua eskaintzen, 1996-97 ikasturtetik, hain zuzen ere. Handik hona hainbat eta hainbat ikaslek zerbitzu hau erabili dute. Aurten, 2026/27 ikasturtean, AUKERAK-TZEN proiektua edukiko dugu arratsaldez, eta bazkatiarrak bi txandatan banatuko dira. Jantokiaren ordutegia: 14:30-15:45.
Gure jantoki zerbitzua kudeaketa zuzenaren bitartez kudeatzen da eta EUREST enpresa dugu bazkariaren hornitzailea eta jantokiko langileen arduraduna. Ikasturte honetan Isabel Muguruza dugu arduradun. Kontaktua: jantoki@zaraobe.net


