Txintxarrien barruan


Txintxarrien barruan. (22/23 ikasturtea)

Amurrioko institutu publikoari izena ematen dion Zaraobe terminoak Saraube Mahaia toponimoan du jatorria, Olabezar herrian, Erdi Arotik Aiaraldeko ordezkari sozial eta politikoen biltoki eta erabakigunean. Bere hesi almenadunak, Aiaratarren armarridun ateak, oroitarrizko hilarri batek, mahaiak eta ahaldunek deliberatzen zituzten harrizko bi eserlekuk gure iraganeko garai batera eramaten gaituzte. Zaraobe institutuko ikasleentzat berreskuratu nahi dugu hori,  bertan kongregatu eta eztabaidatu egiten baitzuten, irakaskuntzan oinarrizkoa dena. 

2022-23 ikasturte honetan, Zaraobe BHIk Sararaubeko mahaian eta inguruetan oinarritutako proiektu berria gauzatu du. Horren barnean, hainbat proiektu txiki egin dira, irakasgai ezberdinetan garatutakoak.