Erdi mailako heziketa zikloak


Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikaria.

1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiteko teknikari titulua elementu hauen bidez identifikatzen da:

  • Izena: Mendekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzeko teknikaria.
  • Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
  • Lanbide arloa: Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak.
  • Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).


2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA

2.1. Gaitasun orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra da mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematea, etxean eta erakundeetan, haien bizi-kalitatea mantendu eta hobetzeko; horretarako, jarduera asistentzialak, ez-sanitarioak, psikosozialak eta etxeko kudeaketari laguntzekoak egingo dira, prebentzio- eta segurtasun-neurriak eta -arauak aplikatuko dira, eta, beharrezkoa denean, beste zerbitzu batzuetara bideratuko dira. 2.2.Lanbide ingurunea

Lanbide profil hau duten pertsonek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: laguntza-zerbitzuetan, zerbitzu psikosozialetan eta etxea kudeatzen laguntzeko zerbitzuetan.

Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Hainbat erakunde eta/edo etxetan mendekotasun-egoeran dauden pertsonen zaintzailea.
  • Arreta psikiatrikoko zentroetako zaintzailea.
  • Gerokultorea.
  • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen gelazainburua eta azpigelazainburua instituzioetan.
  • Adinekoen eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonen egoitzetako plantako laguntzaile arduraduna.
  • Etxez etxeko laguntzako laguntzailea.
  • Etxez etxeko arretako laguntzailea
  • Familiako langilea.
  • Hezkuntza bereziko laguntzailea.
  • Laguntzaile pertsonala.
  • Telelaguntzako operadorea.

Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako zerbitzuak

1. MAILA  
MODULUAK Orduak
Gizarte-trebetasunak 99
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen ezaugarriak eta premiak 132
Komunikaziorako laguntza 99
Etxeko laguntza 264
Osasun-arreta 198
Telelaguntza 99
Lehen laguntzak 66
Ingeles teknikoa 33
GUZTIRA 990

2. MAILA
MODULUAK Orduak
Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arretaren antolamendua 105
Arreta eta laguntza psikosoziala 252
Arreta higienikoa 105
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
GUZTIRA 1010

Mantentze-lan elektromekanikoetako teknikaria.

1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

Mantentze-lan elektromekanikoko teknikari titulua elementu hauek identifikatzen dute:

  • Izena: Mantentze elektromekanikoa.
  • Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
  • Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
  • Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).

2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA

2.1. Gaitasun orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra da industriako makineria eta ekipoa eta ekoizpeneko lerro automatizatuak muntatu eta mantentzea, ezarritako erregelamendu eta arauei jarraikiz, eta kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraikiz.

2.2. Lanbide ingurunea

Titulu hori lortzen duten pertsonek enpresa pribatuetan egiten dute lan, nagusiki, makinen, industria-ekipoen eta linea automatizatuen muntaketan eta ekipamenduan edo instalazioetan, bai bere kontura bai besteren kontura. Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Mantentze-lanetako mekanikaria.
  • Industria muntatzailea.
  • Tresneria elektrikoetako muntatzailea.
  • Tresneria elektronikoetako muntatzailea.
  • Linea automatizatuetako mantentzailea.
  • Tresneria-ondasunen muntatzailea.
  • Automatismo pneumatikoen eta hidraulikoen muntatzailea.
  • Industriako instalatzaile argiketaria.
  • Kontrol, neurketa eta doitasun-ekipoen mantentze-lanetako eta konponketako argiketaria.

Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Instalazioa eta mantentze-lanak

1. MAILA  
MODULUAK Orduak
Fabrikazio-teknikak 231
Elektrizitatea eta automatismo elektrikoak 264
Automatismo pneumatikoak eta hidraulikoak 231
Muntaia- eta mantentze-lan elektriko/elektronikoak 231
Ingeles teknikoa 33
GUZTIRA 990

2. MAILA
MODULUAK Orduak
Lotura- eta muntaia-teknikak 105
Muntaia- eta mantentze-lan mekanikoak 189
Linea automatizatuen muntaia- eta mantentze-lanak 168
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen ekintzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
GUZTIRA 1010

Mekanizazioko teknikaria.

1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

Mekanizazio teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

  • Izena: Mekanizazioa.
  • Maila: Erdi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi)
  • Lanbide arloa: Fabrikazio mekanikoa.
  • Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 4 of the European Qualifications Framework (EQF4).

2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA

2.1. Gaitasun orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra hauxe da: txirbil-harroketa bidezko, konformazio bidezko eta prozedura berezi bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu, maneiatu eta lortutako produktua egiaztatuz, kalitateari, segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak betez.

2.2 Lanbide ingurunea

Lanbide ingurune honek metalak eraldatzeko industrietan egiten du lan, azpisektore hauetan: makineria eta ekipamendu mekanikoa, material eta ekipamendu elektriko, elektroniko eta optikoa, eta industriako sektorean sartutako garraiorako materala.

Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Makina-erreminten langile doitzailea.
  • Metalen leuntzailea eta erreminten zorrotzailea.
  • Metalak lantzeko makinen eragilea.
  • Makina-erreminten eragilea.
  • Industria-roboten eragilea.
  • Erreminten fabrikazioko langileak, mekanikariak eta doitzaileak, eredugile matrizegileak eta antzekoak.
  • Tornularia, fresatzailea eta mandrinatzailea.

Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Fabrikazio mekanikoa

1. MAILA  
MODULUAK Orduak
Mekanizazio-prozesuak 165
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa 363
Sistema automatizatuak 165
Metrologia eta saiakuntzak 132
Interpretazio grafikoa 132
Ingeles teknikoa 33
GUZTIRA 990

2. MAILA
MODULUAK Orduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa (CNC) 252
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa 210
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105
Enpresa eta ekimen sortzailea 63
Lantokiko prestakuntza 380
GUZTIRA 1010