Mariaka


Mariaka proiektua. (20/21 eta 21/22 ikasturteak)

MARIAKA IES Zaraobe BHI ikastetxean sortu den proiektu diziplina anitzekoa da, non eskolako ikasle, irakasle eta eskolaz kanpoko hainbat partaidek parte hartu duten. Proiektu honen oinarria MARIAKA INDARTSUAREN kondaira da eta istorio honen bidez, Amurriok eta Aiaraldeak eskaintzen duen ondare kultural eta naturala ezagutarazi eta balioetsi nahi da. Gainera, inguruko ikastetxeekin elkarlana eta lankidetza sustatu nahi duen proiektua da.

Mariaka proiektuaren pizgarria Aiaraldeko Faktoriak kaleratutako k@ntu k@ntari disko izan da. Disko honek Aiaraldeko herrien historia eta legendak abesti bidez kontatzen ditu eta proiektu honek 2 kantu aukeratu ditu: Saraube mahaiaren historia azaltzen duen "Txintxarrien barruan" eta "Mariaka indartsua".