Goi mailako heziketa zikloak
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Mekatronika industriala.
- Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu
- Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
- Erreferentea Hezkuntzaren Nazioarteko Sailkapen Normalizatuan: HNSN- 5b.
- Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruaren maila: 1. maila. Goi mailako teknikaria.
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra sistema mekatroniko industrialak konfiguratu eta optimizatzea da, bai eta haien muntaketa eta mantentze-lanak planifikatu, gainbegiratu eta/edo gauzatzea ere, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraituz.
2.2. Lanbide inguruneaTitulu hori lortzen duten pertsonek nagusiki pribatuak diren enpresetan egiten dute lan; enpresa horiek proiektuak garatzen dituzte, sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen eta gainbegiratzen dituzte, edo makineria, tresneria industriala eta linea automatizatuak instalatzen dituzte, bere kontura edo besteren kontura.
Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Eredu hirueledunean izartxoa (*) duten moduluak ingelesez egiten dira. Aukera honek, interesaturik egonez gero, Erasmus bekaren esleipena bermatuko du.
EMAN PAUSO BAT AURRERA ETA ANIMATU!

Instalazioa eta mantentze-lanak
1. MAILAMODULUAK | Orduak |
---|---|
Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak * | 132 |
Sistema elektrikoak eta elektronikoak | 132 |
Makina-elementuak | 99 |
Fabrikazio-prozesuak | 165 |
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa* | 132 |
Sistemen integrazioa | 231 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 | 99 |
GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
MODULUAK | Orduak |
---|---|
Sistema mekanikoak | 160 |
Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 |
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 |
Sistema mekatronikoen simulazioa | 80 |
Mekatronika industrialeko proiektua * | 50 |
Enpresa eta ekimen sortzailea * | 60 |
Ingeles teknikoa | 40 |
Lantokiko prestakuntza | 360 |
GUZTIRA | 1010 |