BAT Taldea

BAT Taldea

Denok gara BAT. Zaraobe bullying-aren aurka.

Zaraoben BAT Taldea sortu dugu eta zuen laguntzarekin gure inguruan bullying-aren aurka lan egiten dugu. Esparru horretan, ikastetxeko ia eragile guztiek hartzen dugu parte: Zuzendaritzak, Ikasketaburutzak, Orientazio Taldeak eta Bizikidetzako irakasle arduradunek.

Talde honek argi ditu bere funtzioak: alde batetik, jazarpen kasuak (gertatzen badira) konpontzeko prozesua koordinatzea eta, bestetik, Zaraoben burutuko diren hainbat jarduera proposatzea, ikastetxeko Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunen laguntzaz elkarbizitza positiboa eraikitzea helburu izango dutenak. Horrek guztiak funtziona dezan, gogoratu zuen laguntza ezinbestekoa dela. Bidali beti zuen ideiak, proposamenak eta iradokizunak:  bat@zaraobe.net