Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusi da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Baita mutilekin, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea ere; eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea.
Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da, Berdinsarea izeneko sarearen barruan (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da).
Beldur Barik ikus-entzunezkoen Lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Lehiaketaren helburua honakoa da: ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.
Aurtengo deialdian eta Aiaraldeko BELDUR BARIK tokiko lehiaketa 2021ean, institutuko DBH 4. mailako lau taldek beren lanak aurkeztu dituzte eta horietako batek irabazi egin du.
Sari-banaketa joan den ostiralean, azaroaren 19n egin zen Arespalditzako udaletxean egin zuten.
Zorionak saridunei (Afrika Llantada, Alazne Montes, Ainize Merino, Salem Sidi, Guillermo Díaz), eta parte hartu duzuen guztioi!