Berri onak! HEDATZE programan parte hartzeko onartuak izan gara. Gogoratu Hauspoa programa aurten amaitu dela eta HEDATZE programa bere bilakaera izango dela.
Izan ere, HEDATZE estreinatzen dugu urte osorako tailer eta errefortzuekin.
HEDATZE PROIEKTUAri hasiera emango zaio urriaren 10ean. Proiektuak gure hezkuntza-eskaintza hobetzen jarraitzea du helburu. Ikasleek aukeran izango dute errefortzuetan eta tailerretan parte hartzeko, eta familien esku geratuko da haien seme-alabek jarduera horietan parte hartzea.
Parte-hartzeari dagokion hautazkotasuna ez da aplikatuko aurreko ikasturteetan gainditu gabeko irakasgaiak dituzten ikasleen kasuan, ezta ebaluazio arruntetan irakasgairen bat gainditzen ez dutenen kasuan ere; kasu horietan, parte hartzea nahitaezkoa izango da.
- Irailean eta ekainean, ohi bezala, ordutegi jarraia izango dugu 8:30etik 14:30era (arratsaldez ez dago HEDATZEko jarduerarik).
- Urriaren 10tik maiatzaren 31era, astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan berriz, goizeko ordutegia mantenduko da (8:30- 14:30) eta bazkaltzeko denbora amaitu ondoren (15:00 -16:20) ikasleek aukeran izango dituzte eskola indartze orduak, pendienteak jorratzeko, etxeko lanak egiteko eta tailer batzuetan parte hartzeko.
- Eskolako autobusen irteera 15:45 ean izango da.
- Aurtengo ikasturterako, berriz ere, IGEaren parte hartzeari esker, bertako irakasle batek emango dituen SPEAKING saioekin zabaltzen da eskaintza..
- Orientazio zerbitzua HEDATZE ordutegian ere egongo da erabilgarri, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Seme-alaben erabakian familiek parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu.