Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusi da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea. Baita mutilekin, jarrera sexistei aurre egiteko neurriak lantzea ere; eta eraso sexisten aurrean zeregin aktiboa izan dezaten animatzea.
Testuinguru honetan Beldur Barik programa sortzen da, Berdinsarea izeneko sarearen barruan (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da).
Beldur Barik ikus-entzunezkoen lehiaketa: 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Lehiaketaren helburua honakoa da: ikus-entzunezko produkzioen bidez erakustea neskek eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurrean eta nola egiten dioten aurre indarkeria sexistaren adierazpenei Beldur Barik jarrerarekin.
Azaroaren 24an, Laudioko kasinoan banatu egin ziren 2023ko Beldur Barik lehiaketaren sariak. Bertan Zaraobe institutuko 3.DBH G-ko hurrengo ikasleek jaso zuten 2. saria: Aratz Del Cerro Llanok, Erica Suarez Ruizek eta Olaia Lur Udaeta Gomezek.
Zorionak parte-hartzaile guztiei!