Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluaren eskutik Kirolariak Ikastetxeetan Programan parte hartu du Zaraobe institutuak. Kirola euskararekin lotzeko eta gure eskualdeko kirolariak eta haien esperientziak bertatik bertara ezagutzeko, bi inguruko kirolariak etorri zaizkigu: Aaron Garmendia eta Izaskun Bengoa, beren esperientzia ikasleekin partekatu eta euskararekin duten harremana azaldu zuten.
DBHko 3. mailako ikasleek aukera paregabea izan dute eskarmentu handiko kirolari hauekin egoteko, eta haien esperientziak ezagutzeko, baita galderak egiteko ere.
Eskerrik asko bioi!