Aurreko asteko ostiralean ikastetxeko areto nagusian 2024-2025 ikasturteko Batxilergoko 2. mailako noten banaketa egin zen.
Batxilergoko 4 taldeko ikasleek dotore-dotore haien tutoreengandik jaso zituzten Zaraobe BHIn izandako beraien azken urteko boletinak. Batzuek 6 ikasturte eman dituzte bertan, eta beste batzuek Batxilergoko bi urteak. Guztiok pozik eta alaitasunez ospatu zuten eguna.
Ohorezko 4 matrikula ere jaso dute honako ikasleek: Mohamed Begui, Peio Urrutia, Nerea Urquijo eta María Otaola.
Promozio honetako ikasle guztiei gure zorion zintzoenak helarazi nahi dizkiegu Zaraobetik.
Orain USaPerako errepaso klaseak eta gero Selektibitateko azterketak egin beharko dituzte ekainaren 3, 4, eta 5 egunetan zehar.
Zorionak, eta zorte on norberak aukeratuko duen etapa berrian!




