Aiaraldea Lanean-ek, Fundación Vitalekin elkarlanean, Aiaraldeko langabeei zuzendutako enplegu-azoka bat antolatzen du.
Azoka honetan honakoak egin ahal izango dituzu:
– Aiarako eskualdeko erreferentziazko enpresekin zuzenean elkarrizketatu.
– Zure irudi profesionala eguneratu gure argazki-set profesionalean zure curriculuma eta sare sozialak egiteko argazki batekin.
Azoka 2025eko abenduaren 11n egingo da Laudioko Garapen Agentzian (Hiru Gurutzetako kalea z/g).





