Goi mailako heziketa zikloak


Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria.

1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

  • Izena: Mekatronika industriala.
  • Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
  • Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
  • Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
  • Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.


2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA

2.1. Gaitasun orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra sistema mekatroniko industrialak konfiguratu eta optimizatzea da, bai eta haien muntaketa eta mantentze-lanak planifikatu, gainbegiratu eta/edo gauzatzea ere, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraituz.

2.2. Lanbide ingurunea

Titulu hori lortzen duten pertsonek nagusiki pribatuak diren enpresetan egiten dute lan; enpresa horiek proiektuak garatzen dituzte, sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen eta gainbegiratzen dituzte, edo makineria, tresneria industriala eta linea automatizatuak instalatzen dituzte, bere kontura edo besteren kontura.

Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
  • Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.


3. DUAL PRESTAKUNTZA

LHko heziketa-ziklo honek Dual eredua jarraitzen du, prestakuntza akademikoa eta enpresetako esperientzia praktikoa uztartzen dituena. Horrela, ikasleek gaitasun profesionalak zuzenean eskuratzen dituzte lan-ingurunean beren prestakuntza-ibilbidean.

Prestakuntza dualeko hainbat modalitate:

  • Dual Orokorra (lehen maila): 16 eguneko egonaldia enpresan, lanaldi osoan.
  • Dual Orokorra (bigarren maila): 62 eguneko egonaldia enpresan, hori ere lanaldi osoan.
  • Dual Intentsiboa: ekainetik (lehen kurtsoa gainditu ondoren) bigarren kurtsoko ekainera arte garatzen da, enpresan murgiltze handiagoarekin.

Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Eredu hirueledunean izartxoa (*) duten moduluak ingelesez egiten dira. Aukera honek, interesaturik egonez gero, Erasmus bekaren esleipena bermatuko du.
EMAN PAUSO BAT AURRERA ETA ANIMATU!

Instalazioa eta mantentze-lanak

1. MAILA

MODULUAK Orduak
Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak * 132
Sistema elektrikoak eta elektronikoak 132
Fabrikazio-prozesuak 165
Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa * 132
Sistemen integrazioa 231
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM) 60
Dual formakuntza (16 egun)  


2. MAILA

MODULUAK Orduak
Sistema mekanikoak 160
Sistema mekatronikoen konfigurazioa 160
Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa 100
Sistema mekatronikoen simulazioa * 80
Makina-elementuak 99
Ingeles profesionala (GM) 63
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II * 63
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42
Mekatronika industrialeko proiektua  50
Hautazko modulua 84
Dual formakuntza (62 egun)  

Gizarteratzeko goi mailako teknikaria.

1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA

Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:

  • Izena: Gizarte Integrazioa.
  • Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
  • Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne (Bertako enprese tan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
  • Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.
  • Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
  • Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.


2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA

2.1. Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.

2.2. Lanbide ingurunea

Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialeagizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria.
  • Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
  • Familiako langilea.
  • Tutoretzako laguntzailea.


3. DUAL PRESTAKUNTZA

LHko heziketa-ziklo honek Dual eredua jarraitzen du, prestakuntza akademikoa eta enpresetako esperientzia praktikoa uztartzen dituena. Horrela, ikasleek gaitasun profesionalak zuzenean eskuratzen dituzte lan-ingurunean beren prestakuntza-ibilbidean.

Prestakuntza dualeko hainbat modalitate:

  • Dual Orokorra (lehen maila): 16 eguneko egonaldia enpresan, lanaldi osoan.
  • Dual Orokorra (bigarren maila): 62 eguneko egonaldia enpresan, hori ere lanaldi osoan.
  • Dual Intentsiboa: ekainetik (lehen kurtsoa gainditu ondoren) bigarren kurtsoko ekainera arte garatzen da, enpresan murgiltze handiagoarekin.

Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Gizarte eta kultura zerbitzuak

1. MAILA

MODULUAK Orduak
Gizarte esku-hartzearen testuingurua 99
Bizikidetza-unitateentzako arreta 165
Autonomia pertsonalaren sustapena 198
Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak 165
Gizartean esku hartzeko metodologia. 132
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM) 60
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 30
Dual formakuntza (16 egun)  


2. MAILA

MODULUAK Orduak
Gizarteratzea eta laneratzea 200
Bitartekaritza komunitarioa 120
Hezkuntzan esku-hartzeko babesa 120
Lehen laguntzak 60
Gizarte-trebetasunak 132
Ingeles profesionala (GM) 63
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63
Gizartean esku hartzeko proiektu intermodularra 50
Hautazko modulua 84
Dual formakuntza (62 egun)