Lan Poltsa
Zer da lan-poltsa?
Zaraobe LHko Lan Poltsa gure ikasleek, bai oraingoek bai graduatuek, enpresetan lana aurkitzea errazteko sortu dugun zerbitzua da. Zerbitzu honen bidez, enpresek gure ikasle kualifikatuak ezagutu eta beraiekin zuzenean harremanetan jarri ahal izango dira.
Plataforma honek abantaila garrantzitsu batzuk eskaintzen ditu:
- Lan-eskaintza esklusiboak eta jasotako formaziora egokitutakoak eskuratzeko aukera.
- Enpresen eta profesional kualifikatuen arteko harreman zuzena, hautaketa-prozesuak optimizatuz.
- Enplegagarritasuna etengabe hobetzea ikasleentzat, eta enpresentzat, prestakuntza-arlo ezberdinetan prestatutako profesionalen datu-basea eskuratzeko aukera.
- Eskaintzak argitaratzeko eta hautaketa-prozesua kudeatzeko prozesu azkar eta erraza, sektorean erreferentzia den prestakuntza-zentro batekin lankidetza zuzena eta eraginkorra ahalbidetuz.
Ikasle eta ikasle ohientzat
Lan Poltsan parte hartu nahi duen ikasle edo ikasle ohiak sarbiderik ez badu, izena ematea eskatu beharko du, lanpoltsa@zaraobe.net helbidera mezu bat bidaliz. Izena ematerakoan, erabiltzaile eta pasahitz bat jasoko ditu Inlan plataformara sartzeko, bertan lan-eskaintza eskuragarriak ikusi ahal izateko.
Funtzionamendua:
- Lan Poltsan izena emanda dagoenean, posta elektronikoz jakinarazpenak jasoko ditu, bere profilera egokitzen den lan-eskaintza bat argitaratzen den bakoitzean.
- Eskaintzan interesa izanez gero, curriculuma eguneratu eta izen-ematea egin beharko du plataforman.
- Enpresak bere profilean interesa izanez gero, zuzenean jarriko da harekin harremanetan hautaketa-prozesuarekin jarraitzeko.
Garrantzitsua: Curriculuma eta harremanetarako datuak eguneratuta mantentzea funtsezkoa da, profila lan-eskaintzen eskakizunekin bat etor dadin.
Enpresentzat
Zaraobe LHn prestatutako ikaslegoen talentua gehitu nahi duten enpresentzat, Lan Poltsa baliabide eraginkorra eta erraza da profesional kualifikatuetara iristeko. Enpresek plataforman alta emateko eskatu behar dute lanpoltsa@zaraobe.net helbidera mezu bat bidaliz eta ikastetxeak emango dien eskaintza-formulario bat betez.
Funtzionamendua:
- Jarri harremanetan zentroarekin alta eskatzeko eta eskaintzaren datuak betetzeko formularioa jasotzeko.
- Ez duzu erabiltzaile edo pasahitzik beharko; eskaintza bat argitaratu nahi duzuen bakoitzean, formularioa eskatzea baino ez da beharrezkoa.
- Formularioa betetzean, eskaintza automatikoki bidaliko zaie eskatutako profilera egokitzen diren ikasle eta ikasle ohiei.
- Zentroak aste batez jasoko ditu interesdunen CVak, eta epea amaitzean, profil egokienak enpresari bidaliko dizkio.
- Hautaketa-prozesua amaitzean, eskaintza itxiko da bai zentroan bai enpresan.
Harremana
Lan Poltsaren funtzionamenduari buruzko informazio gehiago edo beste edozein kontsulta izanez gero, jar zaitez gure taldearekin harremanetan:
- Leire Ugarriza eta Amaia Villafañez
Posta elektronikoa: lanpoltsa@zaraobe.net