Noticias


08/05/2023

2023-2024 ikasturterako LANBIDE HEZIKETA Goi maila, Erdi mailako Zikloak eta Oinarrizko LH egiteko IZEN EMATEA ZABALIK

Hezkuntza eskaintza: IZEN EMATEAREN BURUTZEA (aurrematrikula ikasle berrientzat soilik izango da): EZINBESTEKOA da aurrematrikula egitea, ohiko matrikulatze-aldian ikasle onartua izateko. Hiru modutan egin daiteke: Oharra: B+ (AB + D) ereduetan eskaintzen diren zikloetan plaza bat lortzeko aukera gehiago izan dezazun, oso gomendagarria da B eredua beti lehenik aukeratzea, eta, ondoren, […]
24/04/2023

LANBIDE HEZIKETAKO ATE IREKIAK – ANIMATU ZAITEZ, ZATOZ GURERA ETA EZAGUTU GAITZAZU!

Datorren ikasturtera begira eskaintzen ditugun Lanbide Heziketako Oinarrizko, Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetan interesik baduzu, edota hauetako bat edo batzuen artean zalantzatan bazaude, pasa gure Lanbide Heziketako eraikinetik maiatzak 2an 16:00tatik 18:00tara bitartean eta izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizugu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izenik ematea. Zaraobetik zure etorkizuneko ibilbide profesionala […]
22/04/2023

2023KO EUSKARAREN ASTEA

Apirilaren 21etik 27ra Euskararen Astea ospatuko dugu, eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu izan dira. Baina kontuan izan behar dugu ospakizun edo aldarrikapen hau ekintza puntualetatik haratago doala. Horregatik, astean zehar guztiok parte hartu beharko dugu, eta horretarako Euskara normalean egiten duguna baino pixka bat gehiago erabiltzea besterik ez dizuegu eskatzen. Anima zaitezte, […]
22/03/2023

1. MAILAKO GIZARTERATZEKOEN “IZAN ZIRELAKO, IZANGO GARA” ERRONKA

1. mailako Gizarteratzeko ikasleak “IZAN ZIRELAKO, IZANGO GARA” erronkaren barruan, hainbat ekintza gauzatu dituzte: Eskerrak eman nahi diegu, Lendoñobeitiko Errota zaintzen dutenei (batez ere Luis eta Eli-ri), Amurrioko Gurutze Gorria eta bertan aritzen diren boluntarioei, NAGUSILAN eta Amurrioko Nagusilaneko boluntarioei, eta Gizarte Etxea Elkartetik etorri ziren boluntarioei ere. Mila esker […]
23/12/2021

4 DBHko SASKI ZOZKETA

Gaur abenduak 23, 4 DBKko ikasleek ikasketa bidaiaren ekintzen barruan, SAN TOMAS jaiaren saski zozketa burutu da.Bertan hurrengo zenbakiak izan dira saridunak: 1964 2691 3668Zorionak saskia irabazi duzuenoi eta eskerrik zozketan parte hartu duzuenoi.
21/12/2021

SANTOMAS 2021

Abenduak 23a SanTomas eguna ZARAOBE ikastetxean. 3. saiotik aurrera hainbat ekintza burutuko dira: 8:30 – 11:15 ESKOLA EKINTZAK 11:15 4 DBHKO IKASKETA BIDAI SASKIEN ZOZKETAK 11:15 – 11:45 COLPBOL FINALA 11:45 – 12:45 FLASHMOB 13:00 GARRAIATUTAKO AUTOBUSAK irtengo dira
23/11/2021

A25 Bortizkeria matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna

Bortizkeria matxistaren kontrako Nazioarteko Eguna Hezkuntzan eta gizartean egunerokotasunean ematen diren biolentzia egoerekin amaitu behar dugula kontzientzia hartzeko eta geldirik ez egoteko, institutuan honako ekintza eta tailerrak antolatu ditugu aste honetan zehar azaroaren 25 nazioarteko egunaren inguruan: Hitz kolpez antzezlana Amurrio antzokian (DBH 3. mailako taldeak) Beldur barik programaren eskutik […]
21/10/2021

Iparralderako txangoa BATX2

Datorren urriaren 27an Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiek Iparralderako txangoa izango dute. 2019-20 ikasturtean gauzatu zen azkenekoz eta honetan, ohitura berreskuratu da. Ikasleek Sarako Lezeak bisitatuko dituzte, eta gero, Xareta barnean Zugarramurdiraino aspaldiko kontrabandisten ibilbidea hartuta Nafarroan sartuko dira. Hortik eta azkenik, Donibane Lohitzuneko kaleetan eta hondartzan bisitaldi labur bat […]