AMPA Babio
Historia apur bat eta estatutuak
Zaraobe BHIko ikasleen gurasoen Elkartea 1994. urtean sortu zen Amurrion. Harrezkero Zuzendaritzarekin batera lanean aritu da ikasleen formakuntza hobetzeko.
Gobernatzeko organoak elkartearen bizitza antolatzeko honako hauek dira: Kideen Batzar Nagusia, eta Zuzendaritza Batzordea.
Batzar Nagusia elkartearen goreneko organoa da, eta kide guzti-guztiek osatzen dute. Urtean behin elkartzen da ohiko gisa.
GEa, guraso elkartekide guztiek osatzen dute; eta Zuzendaritza Batzordea, presidenteak, presidenteordeak, idazkariak, diruzainak eta, gehienez, 15 batzordekidek osatzen dute.
Aipaturiko Batzordea irakasleekin, udaletxeetako ordezkariekin, eta ekintza osagarriak antolatzen dituzten arduradunekin biltzeaz arduratzen da. Batzorde horretan guraso borondatezko batzuk daude, eta aita eta ama hauek modu altruistan ahal duten eta hoberen eginez lanean aritzen dira.
Elkartearen helburuak
- Orientatu, bideratu eta familiak lagundu gure seme-alaben hezkuntza prozesuan.
- Elkarrekin lan egin Ikastetxearen hezkuntza-ekintzetan.
- Ikastetxearen kudeaketan (ikasleen) familien parte hartzea sustatzea.
- Halaber, Elkartearen xedeen artean familia eta ikasleen ongizaterako ekintza hezigarriak antolatzea dago, horien artean euskal hizkuntza eta kultura sustatzeko helburuak dituztenak, baita indarrean dagoen araudia errespetatuz ontzat hartuko direnak, Estatutuetan horrela onartuko balira.
- Ikasleen probetxurako ekintza pedagogiko eta kulturalak sustatzea eta burutzea.
- Beharrezkoa izango balitz, bestelako erakundeetan zuzendaritzak egingo lituzkeen gestioetan laguntza eta babesa eskaintzea.
Gurasoen Elkartean kideen kuotak kudeatzeaz gain, hainbat udaletxetatik jasotzen diren diru-laguntzak ere gestionatzen dira.
Amurrioko Udaletxea (370 ikasle) |
8.086,90€ |
Aiarako Udaletxea (125 ikasle) |
1.450€ |
Artziniegako Udaletxea (69 ikasle) |
1.200€ |
Okondoko Udaletxea (37 ikasle) |
450€ |
Orduñako Udaletxea (94 ikasle) |
0€ |
Gurasoen Elkarteak honako ekintzak diruz laguntzen ditu osotasunean:
- Ekaineko Ingeles ikastaroa.
- HEDATZEn ingeles-klaseak.
- Selektibitaterako autobusa.
- Hainbat ekintzetan sariak (Literatur Lehiaketa).
- Gurasoentzako informazio hitzaldiak.
Hurrengo ekintzetan zati bat diruz laguntzen du halaber:
- Txango eta irteeretarako autobusak.
- Museoetarako sarrerak.
- Klasez kanpoko ekintzak.
- Irakasleentzako hitzaldiak.
- Ikasleentzako hitzaldiak.
Elkarteak ere ikastetxeko ekintzetarako hainbat material osagarria diruz laguntzen du, hala nola 1. zikloko patioan hobekuntzak, jokoetarako esparruak, xaflak itxieran…
Ekintzak
2023-2024 ikasturtean zehar taulan agertzen diren ekintzek Elkartearen diru-laguntzak jaso dituzte:
Kideak
Gurasoen Elkarteko kidea izateko, eta aurreko abantaila guztiak jaso ahal izateko kontuan hartu gabe zenbat seme-alaba matrikulatuta dauden ikastetxean, familiako 20 €ko diru-sartze egin behar da. Kuota hori GEko kontu korrontean sartu beharko litzateke (ES70 3008 0214 1832 4570 3826) onuradunaren kontzeptuan datu hauek adieraziz:
KUOTA – 1. ABIZENA 2. ABIZENA Izena (Ikaslearen izena) KURTSOA
Zuzendaritza Batzordea
Zuzendaritzaren batzordeko kideak 2023-2024 ikasturterako honako hauek dira:
- Ainhoa Astarloa Eguiguren
- Susana Camiños
- Mari Mar Montes
- Mónica Cirion Ugarte
- Fatima Ben Zouina
- Ana Caceras Graupera
- Olga Etxeguren Zurimendi
- Iraida Saenz de la Fuente Blanco
- Xandra Vadillo Antoniano
- Amina El Hasany
Zuzendaritza Batzordearen parte izan nahi duzu?... Eman izena hemen:
https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSfTJ40BjsVSu0WR9T5VzD1AGx83XZ9mXMEkY1I2p6GKUSn1bg/viewform
Posta elektronikoa: ampazaraobe@gmail.com