Goi mailako heziketa zikloak
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Mekatronika industriala.
- Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
- Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
- Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra sistema mekatroniko industrialak konfiguratu eta optimizatzea da, bai eta haien muntaketa eta mantentze-lanak planifikatu, gainbegiratu eta/edo gauzatzea ere, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraituz.
2.2. Lanbide inguruneaTitulu hori lortzen duten pertsonek nagusiki pribatuak diren enpresetan egiten dute lan; enpresa horiek proiektuak garatzen dituzte, sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen eta gainbegiratzen dituzte, edo makineria, tresneria industriala eta linea automatizatuak instalatzen dituzte, bere kontura edo besteren kontura.
Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.
3. DUAL PRESTAKUNTZA
LHko heziketa-ziklo honek Dual eredua jarraitzen du, prestakuntza akademikoa eta enpresetako esperientzia praktikoa uztartzen dituena. Horrela, ikasleek gaitasun profesionalak zuzenean eskuratzen dituzte lan-ingurunean beren prestakuntza-ibilbidean.
Prestakuntza dualeko hainbat modalitate:
- Dual Orokorra (lehen maila): 16 eguneko egonaldia enpresan, lanaldi osoan.
- Dual Orokorra (bigarren maila): 62 eguneko egonaldia enpresan, hori ere lanaldi osoan.
- Dual Intentsiboa: ekainetik (lehen kurtsoa gainditu ondoren) bigarren kurtsoko ekainera arte garatzen da, enpresan murgiltze handiagoarekin.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Eredu hirueledunean izartxoa (*) duten moduluak ingelesez egiten dira. Aukera honek, interesaturik egonez gero, Erasmus bekaren esleipena bermatuko du.
EMAN PAUSO BAT AURRERA ETA ANIMATU!

Instalazioa eta mantentze-lanak
1. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak * | 132 |
| Sistema elektrikoak eta elektronikoak | 132 |
| Fabrikazio-prozesuak | 165 |
| Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa * | 132 |
| Sistemen integrazioa | 231 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM) | 60 |
| Dual formakuntza (16 egun) |
2. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Sistema mekanikoak | 160 |
| Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 |
| Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 |
| Sistema mekatronikoen simulazioa * | 80 |
| Makina-elementuak | 99 |
| Ingeles profesionala (GM) | 63 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II * | 63 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 42 |
| Mekatronika industrialeko proiektua | 50 |
| Hautazko modulua | 84 |
| Dual formakuntza (62 egun) |
Gizarteratzeko goi mailako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Gizarte Integrazioa.
- Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne (Bertako enprese tan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
- Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
- Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Konpetentzia orokorraTitulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.
2.2. Lanbide inguruneaProfesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialeagizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria.
- Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
- Familiako langilea.
- Tutoretzako laguntzailea.
3. DUAL PRESTAKUNTZA
LHko heziketa-ziklo honek Dual eredua jarraitzen du, prestakuntza akademikoa eta enpresetako esperientzia praktikoa uztartzen dituena. Horrela, ikasleek gaitasun profesionalak zuzenean eskuratzen dituzte lan-ingurunean beren prestakuntza-ibilbidean.
Prestakuntza dualeko hainbat modalitate:
- Dual Orokorra (lehen maila): 16 eguneko egonaldia enpresan, lanaldi osoan.
- Dual Orokorra (bigarren maila): 62 eguneko egonaldia enpresan, hori ere lanaldi osoan.
- Dual Intentsiboa: ekainetik (lehen kurtsoa gainditu ondoren) bigarren kurtsoko ekainera arte garatzen da, enpresan murgiltze handiagoarekin.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.

Gizarte eta kultura zerbitzuak
1. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Gizarte esku-hartzearen testuingurua | 99 |
| Bizikidetza-unitateentzako arreta | 165 |
| Autonomia pertsonalaren sustapena | 198 |
| Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak | 165 |
| Gizartean esku hartzeko metodologia. | 132 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I | 120 |
| Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa (GM) | 60 |
| Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna | 30 |
| Dual formakuntza (16 egun) |
2. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Gizarteratzea eta laneratzea | 200 |
| Bitartekaritza komunitarioa | 120 |
| Hezkuntzan esku-hartzeko babesa | 120 |
| Lehen laguntzak | 60 |
| Gizarte-trebetasunak | 132 |
| Ingeles profesionala (GM) | 63 |
| Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II | 63 |
| Gizartean esku hartzeko proiektu intermodularra | 50 |
| Hautazko modulua | 84 |
| Dual formakuntza (62 egun) |

