Orientazioa


Ikastetxeko Orientabide Zerbitzua. Ikasle, irakasle eta gurasoentzako orientazio taldea.

Eskola inklusiboaren xedearekin bat egiten du ZARAOBE BHIko orientazio taldeak, aurtengo 2023-24 ikasturtean hiru profesionalek osatzen dutelarik:

"Ikasle guztiek ahalik eta gehien garatu behar dituzte euren gaitasunak eta ahalmenak beren proiektu pertsonal, sozial eta profesionala eraikitzeko gai izateko".

Honako hauek dira gure lan ildo garrantzitsuenak:

Aniztasunari erantzutea

  • Ikasleek dituzten ikasteko zailtasunak, detektatzea eta behar den kasuetan ebaluazio psikopedagogikoa egitea, eta antolaketarako, metodologiarako, hezkuntza indartzeko eta, hala badagokio, curriculum egokitzeko neurriei buruz aholkatzea eta horien jarraipena egitea.
  • Ikastetxeko irakasleei aholkuak ematea ikasleen zailtasunen aurrean era egokiagoan aritzeko.

Orientazioa eta tutoretza

  • Ikastetxeko ikasleentzat orientazio profesionaleko programa bat prestatzea etapa ezberdinetarako, ibilbideak eta ETORKIZUNA profesional aukeratzeko garaian berdintasuna sustatuz.
  • Tutoretza-plana prestatzen laguntzea eta maila bakoitzeko tutoreekin koordinazio-bilerak izatea.
  • Ikasleei eta familiei aholkuak ematea, garapen pertsonalari eta akademikoei buruzko gaietan, hezkuntza-etapen arteko trantsizioan eta hezkuntza-ibilbidea hautatzerakoan.

Bizikidetza

  • Bizikasi ekimeneko talde dinamizatzailean kide aktibo gisa parte hartzea. 
  • Talde dinamizatzailearekin batera, bizikidetza-arazoen prebentzio eta ebazpenaren kudeaketako buru izatea.
  • Ikastetxean sor daitezkeen jokabide-arazoei aurre egiten eta horrelakoak konpontzen laguntzea.

Orientabide psikopedagogikoa (GAPPA).

GAPPA Amurrioko Udalak diruz lagundutako tresna psikopedagogiko-emozionala da, eta “haur/nerabe” ikasleak hobeto garatzearen alde egiten du, prebentzioaren eta laguntzaren ikuspegitik ikastetxetik jardunez, hezitzailearekin lankidetza estuan.

Arazoak antzeman ondoren, berariazko prebentzio eta tratamendu programak sortzen dira eskola orduetan. Metodologia orokorra ikasleekin zuzenean lan egitean oinarritzen da, ikastetxearekin eta familiekin lankidetzan, hezkuntza-erakundeek gainbegiratuta eta, beharrezkoa bada, kanpoko beste erakunde edo baliabideekin koordinatuta. (Ikaslea adingabea bada, familiarekin lan-saio bat eginez hasten da esku-hartzea. Saio horretan, arazoa aztertu eta alabarekin jarduteko baimena eskatzen da).

Zerbitzu hau familien eskura ere badago, bai banaka bai guraso-elkarteen bidez. (Ez da planteatzen epe luzeko terapia-zerbitzu gisa, aholkularitza psikologikoaren barruan baizik. Banakako lan saioak, ikasleekin eta haien familiekin, gehienez ere 8-10 saiokoa izango da, bai azterketa-fasean, bai ebazpen-fasean.

Gainera, GAPPAk prestakuntza ekintzak antolatzen ditu ikasturtean zehar ikasleentzat, irakasle taldearentzat eta familientzat.

Amurrioko Udaleko Laguntza Psikologiko eta Pedagogikorako Kabinetea.
Gotzon: 945.39.38.49 - gappa@euskalnet.net