Goi mailako heziketa zikloak
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Mekatronika Industrialeko goi mailako teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Mekatronika industriala.
- Maila: Goi Mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne ( Bertako enpresetan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
- Lanbide arloa: Instalatze eta Mantentze lanak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
- Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Gaitasun orokorraTitulu honen gaitasun orokorra sistema mekatroniko industrialak konfiguratu eta optimizatzea da, bai eta haien muntaketa eta mantentze-lanak planifikatu, gainbegiratu eta/edo gauzatzea ere, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuei aurrea hartzeko eta ingurumena errespetatzeko protokoloei jarraituz.
2.2. Lanbide inguruneaTitulu hori lortzen duten pertsonek nagusiki pribatuak diren enpresetan egiten dute lan; enpresa horiek proiektuak garatzen dituzte, sistema mekatronikoen muntaketa eta mantentze-lanak kudeatzen eta gainbegiratzen dituzte, edo makineria, tresneria industriala eta linea automatizatuak instalatzen dituzte, bere kontura edo besteren kontura.
Okupazio eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioak mantentzeko prozesuak planifikatzeko eta programatzeko teknikaria.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen muntaia-taldeko burua.
- Makineriako eta industria-tresneriako instalazioen mantentze-taldeko burua.
Ziklo honetan ETHAZI metodoa erabiltzen da, erronketan oinarritutako elkarlaneko ikaskuntza aplikatuz.
Eredu hirueledunean izartxoa (*) duten moduluak ingelesez egiten dira. Aukera honek, interesaturik egonez gero, Erasmus bekaren esleipena bermatuko du.
EMAN PAUSO BAT AURRERA ETA ANIMATU!
Instalazioa eta mantentze-lanak
1. MAILA| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Sistema pneumatikoak eta hidraulikoak * | 132 |
| Sistema elektrikoak eta elektronikoak | 132 |
| Makina-elementuak | 99 |
| Fabrikazio-prozesuak | 165 |
| Sistema mekatronikoen irudikapen grafikoa* | 132 |
| Sistemen integrazioa | 231 |
| Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 | 99 |
| GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Sistema mekanikoak | 160 |
| Sistema mekatronikoen konfigurazioa | 160 |
| Mantentze-lanen eta kalitatearen prozesuak eta kudeaketa | 100 |
| Sistema mekatronikoen simulazioa | 80 |
| Mekatronika industrialeko proiektua * | 50 |
| Enpresa eta ekimen sortzailea * | 60 |
| Ingeles teknikoa | 40 |
| Lantokiko prestakuntza | 360 |
| GUZTIRA | 1010 |
Gizarteratzeko goi mailako teknikaria.
1. TITULUAREN IDENTIFIKAZIOA
Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikariaren titulua elementu hauek identifikatzen dute:
- Izena: Gizarte Integrazioa.
- Maila: Goi-mailako Lanbide Heziketa.
- Iraupena: 2.000 ordu (bi ikasturte, enpresa batean egin beharreko praktikak barne (Bertako enprese tan, Atzerrian Erasmus programan eta Hezibi).
- Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak.
- Europako Baliokidea, European Qualification Framework: Level 5 of the European Qualifications Framework (EQF5).
- Goi-mailako hezkuntzako kualifikazioen Espainiako esparruan duen maila: 1. maila, goi-mailako teknikaria.
2. LANBIDE PROFILA ETA LANBIDE INGURUNEA
2.1. Konpetentzia orokorraTitulu honen konpetentzia orokorra gizarteratzeko parte-hartzeak programatzea, antolatzea, ezartzea eta ebaluatzea da, horretarako estrategia eta teknika espezifikoak aplikatuta, aukera-berdintasuna sustatuta, eta, uneoro, hartzaileekiko errespetuz jokatuta eta haientzat zein profesionalarentzat ingurune seguruak sortzen direla bermatuta.
2.2. Lanbide inguruneaProfesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialeagizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean. Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:
- Gizarte-prebentzioko eta gizarteratzeko programetako teknikaria.
- Askotariko egoitza-ekipamenduetako hezitzailea.
- Familiako langilea.
- Tutoretzako laguntzailea.
Gizarte eta kultura zerbitzuak
1. MAILA| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Gizarte esku-hartzearen testuingurua | 99 |
| Bizikidetza-unitateentzako arreta | 165 |
| Autonomia pertsonalaren sustapena | 198 |
| Komunikazio-sistema handigarriak eta alternatiboak | 165 |
| Gizartean esku hartzeko metodologia. | 132 |
| Gizarte-trebetasunak | 132 |
| Laneko prestakuntza eta orientabidea | 99 |
| GUZTIRA | 990 |
2. MAILA
| MODULUAK | Orduak |
|---|---|
| Gizarteratzea eta laneratzea | 200 |
| Bitartekaritza komunitarioa | 120 |
| Hezkuntzan esku-hartzeko babesa | 120 |
| Lehen laguntzak | 60 |
| Gizarteratzeko proiektua | 50 |
| Ingeles teknikoa | 40 |
| Enpresa eta ekimen sortzailea | 60 |
| Lantokiko prestakuntza | 360 |
| GUZTIRA | 1370 |

