Elkarbizitza
Elkarbizitza plana
Gure Elkarbizitzarako Plan honek berdinen artean, generoen artean eta kulturen artean elkarbizitzarako funtsezko oinarritzat hartuko du norberaren eskubideak baliatzea eta besteen eskubideak errespetatzea, baita irakasleen, ikasleen eta irakasleak ez diren langileen arteko harremanetarako ere. Agiri horretan, gatazkak modu baketsuan ebazteko, adiskidetzeko eta kaltea ordaintzeko bitartekotza- prozedurak jaso beharko dira, baita elkarbizitzarako hezkuntza- konpromisoak hartzeko zuzentarauak eta ikastetxean elkarbizitzaren behatokia antolatzeko neurriak ere.
Elkarbizitza Plan hau elkarbizitzaren inguruko gure antolaketa eta funtzionamendua zehazten duen IES ZARAOBE BHI-ren dokumentuetako bat da. Berak ezartzen ditu gure hezkuntza-komunitateak partekatzen duen elkarbizitza-ereduaren ildo nagusiak, lortu nahi ditugun helburuak, horiek lortzeko eta plana bera ebaluatzeko egokiak iruditzen zaizkigun jarduerak.
Beraz, Plan honen helburua da, denen adostasunez, gure ikastetxerako nahi dugun elkarbizitza-eredua definitu eta bideratzea. Gure ustez, elkarbizitza positiboa, berez hezkuntzaren helburu bat izateaz gain, irakasteko eta ikasteko prozesuak hobetzen dituen gure institutuko-giroaren oinarria da, eta eragin zuzena dauka ikasleen emaitzen hobekuntzan.
BAT Taldea
Denok gara BAT. Zaraobe bullying-aren aurka.
Zaraoben BAT Taldea sortu dugu eta zuen laguntzarekin gure inguruan bullying-aren aurka lan egiten dugu. Esparru horretan, ikastetxeko ia eragile guztiek hartzen dugu parte: Zuzendaritzak, Ikasketaburutzak, Orientazio Taldeak eta Bizikidetzako irakasle arduradunek.
Talde honek argi ditu bere funtzioak: alde batetik, jazarpen kasuak (gertatzen badira) konpontzeko prozesua koordinatzea eta, bestetik, Zaraoben burutuko diren hainbat jarduera proposatzea, ikastetxeko Bizikidetza Behatokian jasotako iradokizunen laguntzaz elkarbizitza positiboa eraikitzea helburu izango dutenak. Horrek guztiak funtziona dezan, gogoratu zuen laguntza ezinbestekoa dela. Bidali beti zuen ideiak, proposamenak eta iradokizunak: bat@zaraobe.net