Erasmus plus batxilergoa


Erasmus Plus programak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hainbat atzerritar ikastetxeren artean praktika onen elkar-trukea sustatzen du, hala nola hezkuntzaren nazioartekotzearen sustapena. 

2021-22 ikasturtean Erasmus+ proiektua lortu dugu eta Hizkuntzen Departamentuko Nerea Oribe frantses-irakasleak koordinatu du

Proiektuaren helburuak bete ahal izateko apirilaren 4tik 8ra bidaia egin zuten Batxilergoko 1. mailako frantsesa ikasten duten ikasleek, Mazamet herrira, hain zuzen. Bertatik hainbat lekutara ere joan ziren : Lautrec, Castres, Carcassonne eta Toulouse.

Hantxe gauzatu zuten proiektuak lau helburu zituen:

  1. Bullyingaren kontrako jarrerak bultzatzea.
  2. Ingurumena zaintzeko ekimenak landu.
  3. Bizitza demokratikoan parte hartzea.
  4. TICak lantzea.

Bertako egonaldian hiru taldetan jarri ziren ikasleak (Zaraobe eta Mazameteko ikasleak nahastuta) eta bideoak grabatu zituzten gai bakoitzari buruz. Talde bakoitzak gai bat gehi TICak landu zituen.