Bidelaguna
Zer da eta Helburuak
BIDELAGUNA programaren helburua eskola-arrakasta indizeak hobetzea da, eta, horretarako, hauek egin nahi dira:
- Laguntza eta bitartekoak eman ikasleei, batik bat ingurune fisiko edo estimulu egokirik ez dutenei, denbora osagarri bat erabil dezaten beren eskolako atzerapenari aurre egiteko edo hura prebenitzeko.
- Oinarrizko gaitasunen garapena hobetzea; batik bat, irakurketa, gai instrumentalak, lanaren antolaketa eta ikaste-ohituren eskurapena.
- Ikasleek beren gaitasunei buruz dituzten itxaropenak eta ikastetxeak ikasleei buruz dituenak hobetzea.
- Familien eta ikastetxeen arteko harremana hobetzea.
Jarduera-ildoak
Programak ildo horretan garatzeko, jarduera-ildo hauek kontuan hartu behar dituzte ikastetxeek:
- Programa honetako jarduerek ikastetxeak aniztasunari erantzuteko egiten dituen jarduera orokorren parte izan behar dute. Ikastetxe osoaren proiektua da, zuzendaritza-taldearen lidergopean. Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan haren orientatzailea, DBHko koordinatzailea edo ikasketa-burua partaideak izango dira.
- Laguntzaren egitekoa ez da ohiko irakasleak ordeztea edo haiek irakatsitakoa edo haien egitekoak bikoiztea; aitzitik, laguntza horren egitekoa da ikasleei laguntza indibiduala eta kolektiboa ematea, beren eskolako lanetan sortzen zaizkien zailtasunak gaindi ditzaten. Berariaz, ikasleari laguntza emango zaio:
- Eskolen eguneroko martxan eguneratzeko eta, beharrezkoa bada, geroko eduki batzuk prestatzeko.
- Ikaskuntza instrumentalak hobetzeko.
- Eskolako lanaren plangintza planifikatu eta ordenatzeko, eta modu eraginkorrean ikasteko ohiturak eta teknikak indartzeko.
- Eskolan izan ditzakeen gatazkak behar bezala konpontzeko.