ZARAOBE, EUROPAN BERRIZ ERE
Nahiz eta aurtengo egoera berezia izan, ausartak izan gara eta Erasmus proiektuarekin aurrera egin dugu. Ohikoa baino gehiago kostatu zaigu, eta ikasleek hainbat PCR froga egin behar izan dituzte, baina 2 ikasle Holandan, 7 Bulgarian eta 3 Portugalen ditugu.
Holandan dauden ikasleak goi mailako mekatronika industrialekoak dira.e Erdi mailako mantentze lan industrialeko 5 ikasle Bulgarian daude, eta mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egiten dutenak Bulgaria eta Portugalen daude.
Ziur gaude, egoeraren berezitasunez gain, haientzat esperientzia oso positiboa izango dela, bai arlo profesionalean, bai arlo pertsonalean.