Zaraoben uste izan dugu, eta hala berretsi du Lanbide Heziketako Sailburuordetzak, gizarte-eskaerari erantzuteko unea dela, Gizarte eta kultura Zerbitzuak Lanbide Arloko, 2000 ordutako GIZARTE-INTEGRAZIOKO goi-mailako zikloa eskainiz, hizkuntza-eredu inklusiboenean, B+ ereduan, alegia (2000 orduetatik 1000 ordu inguru euskeraz egiteko aukera).
Ziklo honetako prestakuntza-eskaintza ez zen existitzen eskualdean eta inguruetan, eta, gainera, mendetasun-egoeran dauden pertsonei arreta emateko erdi-mailako gure ikasleei lanbide-heziketako ibilbide akademiko osoa osatzeko aukera ematen dien zikloa da. Era berean, goi mailako zikloa izanik, unibertsitaterako atea zabaltzen die ikasleei.
Enplegagarritasun-tasa ertaina duen zikloa da, eta haren eskaria, batez ere, emakumeen sektoretik dator, gaur egungoa bezalako krisi-garaietan ahulena den sektorea, hain zuzen. Lanbidek emandako datuetan oinarrituta, enplegu-tasa %60 ingurukoa da azken urteotan, eta horrek adierazten du merkatuak etengabe behar duela mota honetako profesionala.
Profesional honek pertsonei zuzendutako zerbitzu-sektorean egiten du lan: asistentziaren arloan, etxeko kudeaketako laguntzaren arloan eta laguntza psikosozialaren arloan. Era berean, gizarte-zerbitzuko sektorean egiten du lan: gizarte-desabantailan dauden kolektiboei eta pertsonei zuzendutako arreta psikosozialean, gizarte-bitartekaritzan, lan-munduratzearen arloan eta aukera-berdintasunaren sustapenean.
Hauek dira gizarteratze-teknikari batek lan egingo duen sektore ohikoenak: gizarte-zerbitzuak, administrazio publikoak, erakunde pribatuak: GKEak, elkarteak, fundazioak…, egoitzak eta harrera-zentroak.
Eskualdeko erakunde eta enpresen laguntza eta babesa lortu dugu: Amurrioko Udala, Down Araba, Ifas, Asasam, Caritas, Agintzari… ikasle horien enpresetako praktikak ziurtatuz, 360 ordutako luzapena daukatela.
Ziklo hau martxan jartzeko, Zaraobek beharrezko ekipamendu guztia eta instalazio bikainak ditu, besteak beste, Amurrioko Udalak utzitako eraikin bat eta familia profesional honetarako bereziki egokitu eta atondu duguna. Familia sozio-sanitarioan esperientzia handia duten irakasle talde bat ere badugu, eta horiei profesional berriak gehituko zaizkie datozen hilabeteetan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, gure web orriko kontaktuen atalean Formularioa bete eta hitzordua eskatu edo Ate irekietara sartu.
Informazio gehiago nahi duenak, gure web orriko kontaktuen atalean, formularioa bete, hitzordua jarri edo.
ANIMATU GIZARTERATZE ZIKLO BERRIA EZAGUTZERA!