Babesleku honen helburua “animalien ongizatea” da. Ehun lagun inguruk parte hartzen dute bertan, bai bazkideak bai boluntarioak, eta beren zeregina anitza da: instalazioak garbitzen edo txukuntzen laguntzea, animaliak txandaka atera edo albaitariarengana eramatea, elikagaiak bildu edo erostea, janaria prestatzea, hiriko katu-koloniak atzeman eta kontrolatzea, herritarrak kontzientziatzea…
20 – 21 ikasturtearen hasieran, aterpearen arduradunek proiektu horretan laguntzeko eskatu ziguten, gure instalazioak eta genituen aukerak ezagutzen baitzituzten. Zalantzarik gabe, proiektuan lagundu nahi izan genuen. Zurgintza eta Altzarigintza, oinarrizko lanbide-heziketako zikloko bigarren mailako taldeak, irakasleekin batera, etxolak asmatu, diseinatu eta eraiki ditu, txakur-arrazeta ezberdinetara egokituz.
Etxola bakoitzak bere nortasuna, koloreak, apaingarriak eta espazioaren banaketa originala du.
Laister aterpetxeko txakurrek estreinatu ahal izango dituzte.
Beste uneren batean etxebizitza berriak behar badituzte, seguru gure ikasleak prest egongo direla berriro laguntzeko.
ATERPEA: EL REFUGIO DE LOS SABIOS
HEDABIDEETAN ERAGINA : IKASLAN ARABA ; AIARALDEA; DEIA