Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, azaroaren 29an – astelehena- eta 30ean -asteartea- “FP ON LH” lelopean “Arabako Lanbide Heziketako enplegarritasun jardunaldiak” egingo dira. Jardunaldien helburuak Lanbide Heziketako ikasleen eta tituludunen enplegarritasuna eta lan aukerak hobetzea dira. 200 ikasle eta Lanbide Heziketako tituludun baino gehiago bilduko dituen ekimen honetan, tailerrak, hizlariak eta hamabi bat enpresekin bilerak egiteko aukera egongo da, hauen artean, Mercedes Benz, RPK edo Koopera. Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Sailak sustatu duen ekimen honek, Lanbide Enplegu Zerbitzuaren eta Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxe sareen babesa du (Ikaslan Araba eta HETEL).
Zehazki, bi egun hauetan planteatutako jarduerak bi talderi zuzenduta daude: batetik lehenengo egunean, Arabako ikastetxeetako Lanbide Heziketako ikasleei, lan orientazioa eta zeharkako gaitasunen garapena helburutzat duten jarduerak – batez ere tailerrak-; eta bestetik, lan bila edo lana hobetzeko egoeran dauden Lanbide Heziketako tituludunei zuzendutako jarduerak, hamabi bat enpresekin biltzeko aukera izango dutenak eta etorkizuneko lan merkatuari buruzko informazioa jasoko dutenak. Izen-emateak doakoak dira eta interesa duten guztientzat irekita daude. IKUSI PROGRAMA
IKASLEGOA: IZEN-EMATEA HILAREN 29EAN
IKASLEGO OHIA: IZEN-EMATEA HILAREN 30EAN