Zaraobe Lanbide Heziketako Institututik jakinarazten dugu, bazkide kolaboratzaile dugun MUBEA – Inauxa enpresak, langileak hautatzeko deialdi bat ireki duela behin-behineko kontratazioaren bidez espezialistak hartzeko.
Enpresak lan-poltsa bat jarriko du martxan, hautaketa-prozesuetan parte hartu eta etorkizuneko lan-aukerak lortzeko interesa duten profesionalentzat.
Interesdunek izena eman ahal izango dute 2026ko irailaren 10etik urriaren 16ra, biak barne.
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eta informazio gehigarria lortzeko, hautagaiek MUBEArekin harremanetan jarri beharko dute posta elektroniko honen bidez: convocatoriabolsa@mubea.com
Informazio gehiagoren berri izateko, jo esteka honetara.





