Abenduaren 23an Santo Tomas eguna ospatuko dugu ZARAOBEN.

Hona hemen Santo Tomas eguneko egitaraua:
- 08:30–10:20 Klaseak normaltasunez emango dira eta talde-argazkiak egingo dira bertan
- 09:00 3 DBHko ikasleak joelette aulkiekin Babiora igoko dira, BABIO IGOERA NON-STOP ekimenaren barruan (BABIO IGOERA NON-STOPeko egitaraua)
- 10:20–12:15 Kirolak
- DBH. Herri Kirolen Txapelketa
- Xake-Txapelketa
- Lanbide Heziketa eta Batxilergoa. Futbito eta Hiruko Txapelketa
- 12:15–13:00 Musika eta euskal dantzak
- 13:00–13:30 Sari-banaketa eta Otarreen zozketa
- 13:30 Autobusa DBHkoentzat
Goiz osoan zehar euskal giroa, bokatak… Beraz, ez ahaztu dirua ekartzea (50 zentimoko txanponak posible bada)

ETA ETOR ZAITEZTE BASERRITARREZ JANTZITA!!!
