Lanbide Heziketako erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko 2023. urteko probetarako deialdia zabaldu da hauetara zuzenean sartzeko betekizun akademikoak betetzen ez dituztenentzat.
Erdi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hamazazpi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean. Goi-Mailako Heziketa-Zikloetara sartzeko, hemeretzi urte beteta eduki behar dira proba egiten den urtean. Honetaz aparte, sarrera-proba bat egiteko, ezingo da Autonomia Erkidego batean baino gehiagotan izena eman ikasturte berean.
Izena emateko epea, 2023ko urtarrilaren 23tik otsailaren 10era zabalik dago, biak barne. Inskripzioa egiteko bi aukera daude, presentzialki, zentru hauetako batean, edo online, hezkuntza-arloan eskuduna den sailak hartarako gaitutako aplikazio informatikoaren bitartez (IKASGUNEA).
Aurrematrikula egiteko NANa eta errolda-ziurtagiria eraman behar da, eta, ordainketa-salbuespenik edo probaren zatiren baten salbuespenik eskatuko bada, hori justifikatzeko agiriak aurkeztu beharko dira.
Sarbideko probetan izena ematea ez da eraginkorra azterketa eskubidea ordaindu arte. Azterketa-eskubideengatiko tasa ordaintzeko azken eguna 2023ko martxoaren 10a izango da. Azterketa-eskubide hori ordaindu ahal izateko, interesdunak IKASGUNEAren orrialdetik deskargatzen duen ordainketa-gutuna erabiliko da, webguneko argibideei jarraituz. Ordainketa banku-bulego batean edo webgune berean egin ahal izango da, online.
Egutegia hurrengoa da:
Informazio gehiago: