Datorren ikasturtera begira eskaintzen ditugun Lanbide Heziketako Oinarrizko, Erdi-mailako edo Goi-mailako zikloetan interesik baduzu, edota hauetako bat edo batzuen artean zalantzatan bazaude, pasa gure Lanbide Heziketako eraikinetik maiatzak 2an 16:00tatik 18:00tara bitartean eta izan ditzakezun zalantzak argituko dizkizugu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik izenik ematea.
Zaraobetik zure etorkizuneko ibilbide profesionala bideratzen lagunduko zaitugu! Zure zain gaude!







