Batxilergoko 2. mailako Artearen Historiako ikasleek euren maketak aurkeztu dituzte Zaraobeko sarreran.
Artearen Historia irakasgaiko batxilergoko bigarren mailako ikasleek proiektu bat egin dute.
Proiektu horren azken produktua hainbat elizen maketak egitea izan da, birziklatutako
materialekin. Horrekin batera, elizaren azalpen-panel bat egin dute, QR kodeekin, informazio
nabarmenena duten audioekin. Helburua hainbat korronte artistikoren ezaugarri arkitektoniko
nagusiak modu desberdinean barneratzea izan da, baita daukagun ondare artistiko eta
arkitektonikoari balioa ematea ere.