Hezkidetza Planaren Diagnostikoa prest dago: 500 pertsona baino gehiagoren ahotsa jaso dugu!
Aurreko ikasturtean abiatu genuen gure ikastetxeko Hezkidetza Plana osatzeko prozesu garrantzitsua. Bide honetan, lehenengo eta ezinbesteko urratsa Diagnostikoa egitea izan da: gure komunitatearen ikuspegia, indarguneak eta hobetu beharrekoak zehatz-mehatz ezagutzea, alegia.

Eskertu nahi dugu komunitate osoaren erantzun bikaina, 500 pertsona baino gehiagok hartu baitute parte galdetegietan eta saioetan! Batetik 333 ikasle, 93 familia, 71 irakasle eta AZLko 7 langileen erantzunak jaso ditugu. Bestetik ikastetxeko irakasle guztiokin mintegika aurrez aurreko sakontze saioak oso emankorrak izan ziren. Zuen ahotsei esker, diagnostiko fidagarria eta sendoa lortu dugu.

Oro har, pertzepzio positiboa dago: ikastetxean berdintasuna sustatzen delako sentsazioa dago eta giroa, orokorrean, errespetuzkoa da. Halere, diagnostikoak argi utzi ditu oraindik aurrean ditugun hainbat erronka. Erronka hauek Hezkuntza Sailak datorren hilabetean hedatuko duen III Hezkidetza Planean kokaturik garatuko ditugu.
Elkarrekin eraikitzen dugulako ikastetxe errespetuzkoa eta berdinzaleagoa datorren hilabeetan ZARAOBEKO HEZKIDETZA PLANA elkarrekin osatzen jarraituko dugu.





