Araban erroldatuta dauden joan-etorrien gastuak ordaintzeko ikasleentzako diru-laguntzak
2023/2024 ikasturtean, Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta Araban bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Arabako Foru Aldundiak.
Eskaerak egiteko epea ekainaren 13tik 28ra arte izango da, biak barne.
Tramitazioa, bakar-bakarrik on line izango da, eta honako loturan egin ahal izango da:
https://gazteria.araba.eus/eu/gazteak/laguntzaketadirulaguntzak
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ikaslearen NANa (adinez nagusia bada).
- Amaren edo aitaren NANa (ikaslea adingabea bada).
- Ikasleak Araban erroldatuta egotearen ziurtagiria, 2023ko abenduaren 31koa, Trebiñuko enklabean bizi diren pertsonek izan ezik, horiek erroldatze-agiria aurkeztu beharko baitute.
- Hirugarrenaren alta Egoitza elektronikoan, nahitaezkoa izango dena diru-laguntzaren eskaera egoitza elektroniko honen bidez egiten bada, edo finantza-erakundeak kontu fede-emailearen titulartasunaren ziurtagiria.
- 2023-2024 ikasturteko ikasle bakoitzak egindako ikasketetako matrikularen ziurtagiria. (ikasleek honako loturan topa dezakete: IKASGUNEA)