Joan den urriaren 30rean Zaraobeko ikasleek (DBHko 2-3-4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak) Iñaki Zubizarretarekin egoteko aukera izan zuten. Areto Nagusian guzti-guztiok, ikasleek zein irakasleek, adi-adi entzun genituen berak bizi izandako une gogorrak, benetan hunkigarria…
Joan den asteazkenean Iñaki Zubizarreta saskibaloi jokalari ohia etorri zitzaigun institutura eskola jazarpenari buruz kontzientziatzera bere bizipenen bidez, bera ere biktima izan zelako, ikasleek, irakasleek eta gurasoek tratu txarrak eman zizkiotelako.
Zenbait dinamikaren bidez, bullyingaren kasuan zer egin beharko litzatekeen eta moralki deitoragarriak izango liratekeen ekintzak azaldu zigun. Saioaren amaieran erakutsi zuen benetako erresistentzia-eredu bat dela isilduta dauden edo egon diren pertsona guztientzat.
Lehen Hezkuntzan eta DBHn ere indarkeria mota hori jasan duen pertsona naizen aldetik, sentitu dut Iñaki Zubizarretak jarraitu beharreko eredua dela, bizipen horiek amildu gabe gogoratzeko duen gaitasunagatik; nik, benetan, ezingo nuke. Hizketaldian zehar, “ezberdina” izateagatik baztertu edo manipulatu ninduten aldi haietaz eta haiek eragindako minaz oroitu nintzen.
Egiten ditugun ekintzek pertsona gisa definitzen gaituzte, eta ez dugu nahi inori kalte egiterik. Era berean, gogoratu behar dugu biktimek, gu guztiok bezala, sugar txiki bat dutela, itzaltzean ilunpetara eramaten dituenak: esperantza.
Zaraobe BHIko ikasle bat.