“Idazle sentitzen zara? Agian… poetaren arima duzu? Zurea mikroipuinak dira? Abian da gure literatura lehiaketa. Zaraobeko ikaslea bazara, testuak hizkuntza mintegietan eman ditzakezu.
Animatu!! 2025eko martxoaren 14ra arte daukazu.”
Oinarriak:
1.- 2024-2025 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzat
bideratuta dago.
2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira,
euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez. Gaia librea da. A-4
neurriko orrietan, inprimaturik eta euskarri informatikoan, alde batetik eta
tarte bikoitzez idatzirik aurkeztuko dira Vedana 12 neurrian.. Gehienez
narrazioan zortzi orrialdeko lana izango da, poesian 30 bertsokoa.
3.- Hizkuntza bakoitzean hiru kategoria izango dira:
❖ DBHko 1. eta 2. maila
❖ DBHko 3. eta 4. maila
❖ Batxilergoa.
Parte.hartzaile berak gehienez bi sari eskuratu ahal izango ditu
4.- Ikasle bakoitzak modalitate bakoitzean ezingo du lan bat baino gehiago
aurkeztu.
5.- Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira idazlearen goitizena eta
ikasmaila adieraziz. Barruan, beste kartazal txikiago batean, goitizenari
dagozkion argibideak emango ditu.
6.- Lanak jatorrizkoak izango dira eta 2025eko martxoaren 14a baino
lehen aurkeztuko dira hizkuntza departamentuetan.
7.- Poesia eta prosa modalitatean 40 euroko opari-txekea izango da saria
DBHko 1.zikloan eta 60 eurokoa beste modalitateetan.
8.- Epaimahaia Zaraobe Institutuko kideek osatuko dute. Erabakia 2025eko
apirilaren 15ean., ostirala.
9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta modalitate batzuk saririk
gabe gera daitezke. Halaber, aurkeztutako lanen mailarengatik akzesitak
eman daitezke, 30 euroko saria izango dutelarik. Saria jaso ahal izateko
ezinbestekoa da lan saridunak formato digitalean ematea.
10.- Saritutako lanak Institutu honen jabegopean geratuko dira. Besteak
pertsonalki jaso ahal izango dituzte lehiakideek.
11.- Deialdi honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena eskatzen du.