Ikasleen etorkizunerako orientazio integrala
Joan den asteazkenean, 2025eko martxoaren 12an, Zaraobe BHIko Batxilergo Teknologikoko 22 ikasleek LH-Parkearen X. edizioan parte hartu zuten. Ekitaldia Euskadiko Parke Teknologikoak antolatu zuen, HETEL eta Ikaslan Lanbide Heziketako zentro-sareekin lankidetzan. Ekimen honek Lanbide Heziketak eskaintzen dituen aukera ugariak eta parke teknologikoko enpresa-sarearekin duen lotura estua ikasleei hurbiltzea du helburu.
Jardunaldian zehar, gure ikasleek Lanbide Heziketak eskaintzen dituen prestakuntza- eta lan-aukerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten, eta gure inguruko enpresa teknologikoetarako talentua garatzeko duen funtsezko rola nabarmendu zen. Jaso zuten orientazio integralari esker, etorkizun akademiko eta profesionalerako aukera berriak aztertu ahal izan zituzten, Lanbide Heziketa etorkizun handiko eta enplegagarritasun handiko aukera gisa baloratuz.
Gainera, harro gaude edizio honetan Zaraobe BHIko hiru ikaslek curriculum vitae onenaren saria irabazi dutela iragartzeaz, eta opari-bonu bat eskuratu dutela. Errekonozimendu honek gure ikasleen konpromisoa eta prestakuntza bikaina islatzen du, etorkizunari arrakastaz aurre egiteko.
Eskerrak eman nahi dizkiogu LH-Parkeari esperientzia baliotsu honengatik, eta gure ikasleak animatu nahi ditugu mundu akademiko eta profesionalak eskaintzen dizkien aukera guztiak arakatzera.

