
EUSKARALDIAren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da, gutxieneko baldintza euskara ulertzea izanik.
2018an egin zen lehen aldiz ariketa, Euskaraldia: 11 egun euskaraz.
Orduan norbanakoengan jarri zen fokua eta milaka izan ziren hizkuntza ohiturak aldatzeko helburuarekin ahobizi eta belarriprest moduan ariketan parte hartu zutenak.
Bigarren ariketa 2020an burutu zen, eta, horretan, honako leloa erabili zen: Gehiago, gehiagotan, gehiagorekin.
Ariguneak sortu ziren.
Eta hirugarren edizioa 2022an egin zen Hitzez ekiteko garaia lelopean.
Euskaraldia ondoko helburuekin sortu zen:
- Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
- Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
- Inertziak apurtzea
- Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
- Gizarte aktibazioa, ariketa kolektibo baten bidez
- Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
- Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea
Eta 2025ean berriro ere helburu hauekin dator Euskaraldia bere laugarren edizioan: Elkar mugituz egingo dugu
Aurreko hiruak ez bezala, aurten udaberrian izango da, maiatzaren 15etik 25era.









ZARAOBE institutua EUSKARALDIAREKIN