Araban bizi diren ikasleentzako joan-etorrien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak

2025/2026 ikasturtean, Batxilergoko, Erdi Mailako edo Goi Mailako prestakuntza zikloetako ikasketak egin eta Araban bizi diren udalerritik beste udalerri batera joan behar duten ikasle gazteentzat diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Arabako Foru Aldundiak.
Eskaerak egiteko epea ekainaren 20tik uztailaren 6ra arte izango da, biak barne.
Informazioa eta izapideak honako esteka honen bidez irakur daitezke:





