Datozen urriko 20, 21 eta 22 egunetan Kantauriko Urkidetzaren Ur Partzuergoak Izorian duen planta bisitatuko dute DBHko 1. mailako ikasleek. Bisitaren helburua uraren hiri zikloa ezagutzea da. Ura nola biltzen den, nola ponpatzen den lehendabizi partzuergoan tratatzeko eta gero etxeetara eramateko. Eta nola kudeatzen den erabili ondoren. Bertan, ura tratatzeko prozesu osoa, laborategia, dekantagailuak eta gainerako instalazioak ezagutu ahal izango dituzte.
Gainera, uraren kontsumo arduratsuaz kontzientzia hartu behar dugu. Jakin dezatela nola egin behar den ondo eta jardunbide egokien ingurumen-garrantzia zein den. Zati hau galderen eta erantzunen jolas baten bidez egiten da, eta ondoren ikasgeletan jarraituko du.
URRIAK 20:
8: 30- 10:30 -> DBH 1F
10: 45- 12:45 ->DBH 1D
URRIAK 21:
8: 30- 10:30 -> DBH 1G
10: 45- 12:45 -> DBH 1E
URRIAK 22:
8: 30- 10:30 -> DBH 1H