Zaraobeko XXVII. Literatur Lehiaketa jadanik hasi da eta 2023ko martxoaren 3a baino lehen lanak aurkeztu beharko dira hizkuntza departamentuetan.
Hona hemen lehiaketaren oinarriak:
1.- 2022-2023 ikasturtean Zaraobe Institutuan matrikulatutako ikasleentzat
bideratuta dago.
2.- Aurkeztuko diren lanak, bertsoz edo prosaz idatziak izango dira,
euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez. Gaia librea da. A-4
neurriko orrietan, inprimaturik eta euskarri informatikoan, alde batetik eta
tarte bikoitzez idatzirik aurkeztuko dira. Gehienez narrazioan zortzi
orrialdeko lana izango da, poesian 30 bertsokoa.
3.- Hizkuntza bakoitzean hiru kategoria izango dira:
DBHko 1. eta 2. maila
DBHko 3. eta 4. maila
Batxilergoa.
Parte.hartzaile berak gehienez bi sari eskuratu ahal izango ditu
4.- Ikasle bakoitzak modalitate bakoitzean ezingo du lan bat baino gehiago
aurkeztu.
5.- Lanak kartazal itxi batean aurkeztuko dira idazlearen goitizena eta
ikasmaila adieraziz. Barruan, beste kartazal txikiago batean, goitizenari
dagozkion argibideak emango ditu.
6.– Lanak jatorrizkoak izango dira eta 2023ko martxoaren 3a baino lehen
aurkeztuko dira hizkuntza departamentuetan.
7.- Poesia eta prosa modalitatean 40 euroko opari-txekea izango da saria
DBHko 1.zikloan eta 60 eurokoa beste modalitateetan.
8.- Epaimahaia Zaraobe Institutuko kideek osatuko dute. Erabakia 2023ko
apirilaren 2. hamabostaldian jakinaraziko da.
9.- Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta modalitate batzuk
saririk gabe gera daitezke. Halaber, aurkeztutako lanen mailarengatik
akzesitak eman daitezke, 30 euroko saria izango dutelarik. Saria jaso ahal
izateko ezinbestekoa da lan saridunak formato digitalean ematea.
10.- Saritutako lanak Institutu honen jabegopean geratuko dira. Besteak
pertsonalki jaso ahal izango dituzte lehiakideek.
11.- Deialdi honetan parte hartzeak oinarri guztien onarpena eskatzen du.