Apirilaren 21etik 27ra Euskararen Astea ospatuko dugu, eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu izan dira.
Baina kontuan izan behar dugu ospakizun edo aldarrikapen hau ekintza puntualetatik haratago doala. Horregatik, astean zehar guztiok parte hartu beharko dugu, eta horretarako Euskara normalean egiten duguna baino pixka bat gehiago erabiltzea besterik ez dizuegu eskatzen.
Anima zaitezte, altxor hau ezin dugu galdu eta!