Erasmus +
Jende gehienak Erasmus + unibertsitate garaiko ikasketekin lotzen du. Zaraoben aldiz, DBH3n hasten gara Erasmus+ programarekin lotutako astebeteko egonaldiak egiten Europan zehar.
Hurrengo ikasturtera begira DBH3, DBH4, 1. batxilergo eta 2. batxilergorako astebeteko egonaldiak prestatzen gabiltza. Egonaldi hauek Frantzian, Alemanian, Italian eta Polonian egingo dira. Datorren ikasturtean 70 ikaslek izango dute aukera egonaldi hauetaz gozatzeko.
Hauen helburua ingelesa indartzeaz gain kulturartekotasuna indartzea eta esperientzia paregabea bizitzea da, gure ikasleek sekula ahaztuko ez dutena. Ikasle hauek kanpoan daudenean klaseetako dinamika eta edukiak ez galtzeko irakasleek esfortzu itzela egiten dute.
Jarraian Poliniako Auschwitz lan esparruko argazki bat eta bertako familiekin aireportuan ateratako argazki bat.




